Bradley Manning: Wikileaksen eztarri sakona

  • Bradley Manning 1987an jaio zen. 22 urte ditu.
  • AEBetako armadako inteligentzia saileko analista da.
  • Manning Armadako Ikerketa Kriminaleko sailak 2010eko maiatzean, komunikabideei informazioa helarazteagatik atxilotu zuen. Kuwaiteko kartzela militar batean izan zuten preso kargurik gabe.
  • Free Bradley izeneko plataforma bat sortu da berari sostengua emateko. Aste honetan 21 manifestazio burutu dira bere askatzea eskatuz.
  • Filtratu zuen lehen txostenean bideo bat zen. AEBtako armada helikoptero batetik zibil irakiarrei tiro egiten ikus zitekeen. Bideoa 2007ko otsailekoa zen. Wikileaksek 2010eko apirilaren 5ean argitaratu zuen bideo hori.
  • 52 urteko kartzela zigorra izan dezake. “Aberriari traizio egitea” leporatzen diote.
  • Pentagonoaren iritziz, Manning SIPRNet delakoan sartu eta milaka artxibo askatu zituen. SIPRNet-ak Petagonoko informazio eta posta elektronikoetarako sarbidea duen sare kodifikatua da.
  • Manningen aurrekaria: 1969an, Daniel Ellsbergek Vietnamen AEBk hartu zituzten erabakien 7000 txosten (Top Secret modura katalogatua zeuden) argitara eman zituen.

Bradley Manning: Wikileaksen ahoberoa

Irudia | Bradley Manning: Wikileaksen ahoberoa | Ezezaguna | LGPL
filtrazioak, Manning, wikileaks

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude