Boliviako Estatu kolpearen aurrean

Boliviako Estatu kolpearen aurrean –

Azkenik, Evo Moralesen gobernuaren aurkako Estatu kolpea gauzatu da. Esan behar da kolpe hau 2019ko urriaren 20ko hauteskundeak baino lehen eratzen ari zela. Santa Cruzen bere oinarri nagusia daukan Boliviako oligarkiaren eta inperialismo yankiaren saiakeren emaitza da kolpe hau; historikoki gutxietsita eta baztertuta izan diren sektoreen alde (nagusiki jatorrizko herriak eta nekazari eta langile apalak) aldaketa garrantzitsuak egin dituen gobernuaren aurkako kolpea, hain zuzen ere. Baliabide naturalen ustiatzearen kontrola eta lortutako etekinak pobrezia gutxitzeko eta herriaren beharrak asetzeko erabiltzea ez dira bateragarriak kapitalismoak etekinaren maximizazioarekin, herrien, pertsonen eta naturaren gainetik. Horregatik, herriaren alde gobernatzeagatik, elite ekonomikoen eta Washingtonen aginduak ez betetzeagatik, eredu alternatibo bat eraikitzen saiatzeagatik, Bolivia gobernatzera ohituta zegoen burgesia zuriaren arrazismoaren aurrean jatorrizko presidente bat izateagatik (“indio” bat, supremazista boliviartarrek mespretxuz deitzen dutenez), Boliviako prozesu eraldatzailea suntsitzea beren lehentasuna zen. Saiatu ziren La Paz-eko gobernua higatzen eta kentzen 2007 eta 2008an Santa Cruz-etik antolatutako erasoaldiarekin, izaera arrazista eta erreakzionarioa duten mugimendu sezesionisten bidez. Ez zuten orduan lortu baina osteko hamarkadan, era diskretoagoan, jarraitu dute lanean helburu berarekin.

Urriaren hauteskundeak gobernua botatzeko momentua zen, botoen bidez ala indarkeriaren bidez. Hauteskundeak baino lehen Carlos Mesak eta eskuinaren beste buruzagi batzuek esan zuten iruzurra egongo zela. Hauteskundearen behin betiko emaitzak ezagunak izan baino lehen Mesak iragarri zuen bigarren buelta egongo zela; iruzurraren akuzazioa eta kanpaina desegonkortzailea martxan jarri baino ordu batzuk lehenago. Hauteskunde tribunal gorenaren akats batzuk eta zenbaketaren kudeaketa oso txarrak eskuinari bidea erraztu zion, bakarrik bigarren bueltara joatea onartzeko prest zegoena.

Boliviako Estatu kolpearen aurreanOligarkiaren ofentsiba intentsifikatu da baita biolentoago bilakatu, batez ere ultraeskuinako sektoreen parte-hartzeagatik, Comité Pro Santa Cruz-eko buruzagiak, Luis Fernando Camachok gidatuta. Hasiera batean emaitzak aztertzeko OEA esku-hartzea eskatzen zuten. Gobernuak, inperialismo yankiak historikoki kontrolatutako erakunde honen auditoria loteslea onartu zuenean, eskuinak errefusatu zuen. OEAren batzordeak irregulartasunak detektatu zituela jakinarazi ostean Gobernuak Hauteskunde Tribunal Gorena aldatzea eta hauteskunde berrietara deitzea iragarri zuenean, ez zen nahikoa izan. Evo eta Alvaro García Lineraren burua eskatzen zuten. Gobernuaren elkarrizketa eta bakearen aldeko mezuei ezetz esan diete behin eta berriro. Gobernuaren amore emateak, ahultasun egoera nabari batetik, erreakzioa elikatu baino ez dute egin. Boliviako kolpismoa, batez ere sektore faxistenak, boterea hartzea daukate jomugan. Haien asmoak ez dute ezer ikusirik demokrazia, baizik eta 2005ean galdu zuten boterea berreskuratzearekin. Azken asteetan izandako eginkizuna progresiboki garatu den plan baten jarraipena da, non EEBBetako enbaxadaren eskua antzematen den. Ezer berririk. Poliziaren matxinada (lan-aldarrikapenen osagai garrantzitsu batekin, gobernuaren ahultasunaz aprobetxatuz) eta, azkenik, Indar Armatuak kolpearekin lerrokatzeak kolpea atzeraezinezko bihurtu dute.

Eskuin-muturrak ez du arazorik izan indarkeria faxista erabiltzeko MASetik gertuko pertsona eta erakundeen kontra, etxebizitzak, egoitzak eta alkatetzak errez, baita gobernuaren aldeko komunikabideak erasotzen. Eta orain errebantxaren ordua heldu da, non gordetako gorrotoari bidea emango dioten. Gobernukide eta beren senitartekoen etxean indarrez sartzeak eta sua emateak, gobernukideen senitartekoen bahiketak, Venezuela eta Kubako enbaxaden kontrako jazarpenak mugimendu honen benetako izaera faxista erakusten dute.

Nahiz eta hauteskundeetara deitu, joko-arauak (hurrengo hauteskundeak barne) eskuinak markatuko ditu (La Paz – Santa Cruzetik, baita Washingtonetik ere) eta ez dute ahalbidetuko MAS, Evo-Alvarorekin edo beste hautagaiekin, berriro irabaztea.

Euskal internazionalistak garen heinean, Estatu kolpe hau gogorki salatzen dugu baita MASi lotutako pertsonak eta sektore sozialak jasotzen ari diren eraso faxistak, eta gainontzeko euskal eragile politiko eta sozialei eskatzen diegu kolpearen kontra publikoki agertzea. Era berean, euskal jendartea gonbidatzen dugu kolpea salatzeko asmoz hurrengo egunetan garatuko ditugun ekimenetan parte hartzeko.

Aitorpen eta elkartasun mezu bat bidali nahi diegu Evo Morales, Alvaro García Linera baita MAS eta erakunde politiko, sozial eta sindikalei, azken urte hauetan justizian eta herri apalaren protagonismoan aurrera egiteko egin duten borrokagatik. Kontziente gara, porrota gogorra izan bada ere, herrien askapenerako borrokak dirauela. Boliviako Estatu Plurinazionalean ere.

Inperio espainiarrez askatzeko matxinada mendean hartu ostean, 1781ean kolonizatzaile espainiarrek zatikatua izan baino lehen, Tupak Katariren hitzak gogoratu zituen Alvaro García Linerak bere kargu-uzte diskurtsoan: “bueltatuko gara eta milioiak izango gara”.

Euskal Herria Boliviako herriarekin!

Jallalla Bolivia! (Gora Bolivia!)

Hamaika herri, borroka bakarra!

Boliviako Estatu kolpearen aurrean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude