Bizikleta erretratoak (bicycle portaits)

Hitz horiekin aurkezten dute Stan Engelbrecht eta Nic Groblerek 2.010 urtearen hasieran martxan jarritako ekimen hau.  Kalera atera eta bizikletaz dabilen jendea aurkitzea du xede, eguneroko bizitzan txirrindua erabiltzen duten kideak topatu eta beraiei argazkiak ateratzea. Bizikletak nortzuk gidatzen dituzten jakin nahi dute, zergatik erabiltzen dituzten, beraien txirringak maite badituzte, zergatik maite dituzten, eta batez ere zergatik diren horren urriak garraiobidetzat bizikleta aukeratzen duten hegoafrikarrak. 

Mzc2MA==

Argazkian azaltzen den hau, Lizette da, Cape Town bertan bizi dena. Besteak beste, kontatzen du nola behin Taxi batek jo egin zuen bizikletan zihoala eta errespeturik ez diotela sumatzen duela.

 

Bidean aurkitu dutena erakutsi digute bideo batzuetan, hegoafrikar musikaz lagunduta. 

Bidaiatxo hau egiteko eta bildutako materialarekin liburu bat kaleratzeko asmoa daukate eta hori dela eta, dirua biltzeko modu bat paratua dute sarean, lagundu nahi duenak parte hartu dezan.

Irudia | Lizette Chirrime | Stan Engelbrecht & Nic Grobler | LGPL
argazkilaritza, Bizikleta, Hegoafrika

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude