Biziarteko kartzela-zigorra Frantzian

MTgwMQ==

Iragan astean ustezko ETAkideek hil zuten jendarmearen hileta elizkizunetan, Sarkozyk, arduradunak bilatu eta gogor zigortuko dituztela adierazi du.

Frantziako presidenteak, terrorismoaren aurrean kikilduko ez dela ziurtatu dio Zapaterori, eta “Espainiar demokraziatik inoiz baino gertuago” dagoela adierazi dio.

Mendeku itxura hartu dute haren hitzek; poliziak hiltzen dituztenentzat zigor gogorragoak ezarri ahal izateko Frantziako parlamentuak zigor kodea aldatzeko aukera aztertuko zuela iragarri baitu. Egiazko biziarteko kartzela-zigorra ezartzearen alde egin du Sarkozyk. Zapaterok haren hitzak eskertu ditu.

Frantzian, biziarteko kartzela zigorra existitzen da, soilik, salbuespenezko delitu edo egoeretarako.

Zigor kodearen arabera, biziarteko kartzela zigorra merezi duten delituak “krimenak” dira. Behin eta berriz ankerkeria ekintzak burutzea, gizateriaren aurkako krimenak egitea, babesteko baliabiderik ez dutenak (haur, zahal edota elbarriak) hiltzea, edota jende askoren hilketa eta hondamendia xede duten terrorismo ekintzak dira, besteak beste, Frantziako zigor-kodearen arabera biziarteko kartzela-zigorra merezi duten sabuespenezko delituak.

Epaileak zigor hori ezartzeko magistratuez gain, bederatzi herritarrez osatutako epaimahaiak esandakoa kontuan hartu beharko luke. Gutxienez, bederatzitik zortzi herritarrek biziarteko-kartzela zigorra ezartzea eskatu behar baitute zigor hori ezarri ahal izateko. Noski, betiere, ETAkideentzat sabuespen berria asmatzen ez badute.

Irudia | biziarteko kartzela zigorra | zz | Creative Commons By SA
biziarteko kartzela zigorra, ETA, Frantzia, sarkozy, Zapatero, zigor-kodea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude