Biozenoari [kontzertua]

Biozenoari kontzertua –

Biozenoari kontzertua

Kontzertua bost minutu barru hasiko da… Biozenoari (bizitza izateko baldintza egokiak dituen eremu mugatu batean elkarrekin bizi diren landareen eta animalien komunitatea) eskaini diote kontzertua Bartzelonako Lizeoaren Antzoki Handia Liceu ederrean. Eugenio Ampudiaren gidaritza artistikoa izan du,  eta Víctor Garcia de Gomar antzokiko zuzendari artistikoarena, UceLi Quartet-en eskuetatik jaso dute Pucciniren Crisantemi, ederra, hau ere. 2.292 landare bildu dira, batzuk Liceu-en bertan aurreko gauetik egon omen dira kontzertuaren zain antza. Ekainaren 22an zuzenean izan zen emankizun eta ekimen berezi hau, plastikozko plater bat izan zuten aulki gisa 40 espezie ezberdinetako landareek, eta aipatzekoa aretoko karbono dioxidoak hezetasun maila askotxo igo zuela. Hemen duzu ikusi nahi baduzu.

Biozenoari kontzertua