Bideo hau ikusten baduzu, hil nautelako da

0-12http://www.youtube.com/watch?v=fJaowQWM6xU

“Hilda banago, Khali Musa eta haren alaba Marjorie Musa-ren abokatu izan naizelako da, biak asasinatu zituen koldarki Alvaro Colom presidente jaunak, haren emazte Sandra de Colom-en onespen osoarekin eta Gregorio Valdez eta Gustavo Alejos-en laguntzarekin”.

Guatemalako herria txundituta dago: Colom Presidentea, haren emaztea Sandra,  Presidentziako Idazkari Orokorra, Alejos, eta Estatuaren kontratista handi izandako bat, Valdez, izan dira zuzenki akusatuak.

Rosenberg, aldiz, abokatu ospetsua zen, lau seme-alabaren aita, Musa aita-alaben hilketa argitu nahian zebilena.

Gaur zortzi, asteazkenarekin,  grabatu zuen bideoa, mehatxuak jaso ondoren. Gero lagun batzuri esan zien zerbait gertatzen bazitzaion, bideoa zabaltzeko. Eta bai gertatu ere: joan zen domekan, bizikletan ari zela, goizeko 9,15tan, hil zuten 47 urteko abokatua.

Sekula ez da ezagutu halako gertaerarik Guatemalan, ez da inoiz ikusi demokratikoki hautatuko presidente bat hain larriki akusaturik.

Bere defentsan, Colom Presidentea agertu zen telebistan, esanez, Rosenbergen heriotza darabiltela batzuek estatuaren erakundeak erasotzeko, eta bera dela lehenengoa gertatutakoa argi dadin nahi duena. Baina inork gutxik sinetsi dio Rosembergek bere burua hilarazi zuenik, Guatemalako gobernuaren aurka egiteko.

Fiskaltzak erabaki beharko du orain, aski arrazoi den bideo hau ikerketa abiarazteko.

Hona Colom presidenteak CNNko kazetari bati prentsaurrekoan emandako erantzunak.
[audioa title=”Alvaro Colom, Guatemalako presidenteare hitzak.”]http://www.prensalibre.com/pl/2009/mayo/13/MMRoot/0000001122.mp3[/audioa]

Albiste gehiago: Prensa Libre

Álvaro Colom, Guatemala, Hilketa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Bideo hau ikusten baduzu, hil nautelako da”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude