Biden Afganistani buruz

Biden Speaks On Afghanistan –

Afganistango gerrak bi hamarkada iraun du, eta, azkenean, talibanak garaitu dira. Mullah Abdul Ghani Baradar, talibanek Qatarren duten Bulego Politikoaren nagusiak mezu bat eman du, bideo bidez; bertan, Afganistango gerra amaitu egin dela adierazi eta garaipena matxinatuek eskuratu dutela esan du: “Espero ez zen garaipena lortu dugu; umiltasuna erakutsi behar dugu Alaren aurrean”, nabarmendu du. Talibanen buru batek egindako lehen adierazpen publikoa izan da, herrialdea konkistatuta.

Ameriketako Estatu Batuek 2001ean inbaditu zuten, eta, ordutik, astelehen honetan egon da herrialdea lehen aldiz talibanen kontrolpean. Baradarren esanetan, “proba-garaia” da: “Ahaleginduko gara aztertzen nola emango diogun zerbitzua gure jendeari, nola babestuko dugun, eta nola ziurtatuko dugun herritarren etorkizuna. Helburua da bizitza ona eskaintzea, ahalik eta onena”.

Talibanek igande gauean hartu zuten Kabul, indar nazionalek aurka egin gabe. Astebete baino apur gehiago behar izan dute herrialdeko probintzia ia guztiak kontrolatzeko; horrek ez du aurrekaririk, eta AEBko eta Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeko tropen atzera-egitearen azken fasea izan delako gauzatu da. Hain zuzen, maiatzaren 1ean hasi zen azken fase hori.

Al Jazeera – Live

NBC News – Live

Talibanen garaipena … (eitb.eus)

 

 

Zer duzu buruan “Biden Afganistani buruz”-ri buruz

  • “Astebete baino apur gehiago behar izan dute herrialdeko probintzia ia guztiak kontrolatzeko; horrek ez du aurrekaririk”, sentsazionalista erabat. Aurrekaririk ez duen izugarrizko garaipena bezala saldu nahian. Jada aurrez denek zekiten zer zetorren eta jauntxoek hitzartuta omen zuten talibanekin harrera ematea bakearen truke. Jauntxoz osatutako herria, hor ez da posible gobernu zentral bat ez eta ejerzito nazional bat. Bidenek esana zuen Afganistaneko ejerzitoak defendatzeko motibaziorik ez bazuen, eurek ez zituztela ordezkatuko. Orain Txinak hartuko omen du lekukoa. Ikusiko dugu zenbat denbora irauten duen harreman onak.