Biden eta adina

Biden eta adina –

Biden eta adina
Arg: Gage Skidmore (wikipedia)

Gaurko argazkia, nola ez, Joe Bideni eskainiko diot. Eta, ertz askotatik heldu niezaiokeen, baina adina aukeratu dut. Izan ere, ez da broma: nik badaramat bi urte jubilatuta eta berak, hamabi urte gehiagorekin, hartu berri du Estatu Batuetako presidentearen zama.

Argi esango dut: ez naiz agurekraziaren batere zalea. Ardura handien lehen lerroan buru freskotasuna behar da eta, nire eskarmentuaren arabera, adinarekin galdu egiten da. Gainera, iragana baino etorkizun luzeagoa daukanak hartu behar du datorrena irudikatzeko ardura. Baina konbentzimendu berdinarekin arbuiatzen dut gure eredua, alegia, pertsona bat jubilatu aurreko azken eguna arte zukutu, eta biharamunean herri-lanen ikuskaritzara kondenatzen duena. Askozaz logikoagoa iruditzen zait herrialde eskandinaviarrena: erretiro osora daraman ibilbide mailakatu bat, nork bere gogo eta premien arabera denboran zehar egin lezakeena.

Biden eta adineko politikarietara bueltan, nire idoloa da Sandro Pertini italiarra. 82 urterekin eskaini zioten estatu-buru izatea, eta ia 90ekin utzi zuen kargua. Bere kasuan, ordea, aitona jakintsuaren lana zegokion, presidente erraztaile izatea, gazteagoen gobernuari zentzua eta zuhurtzia txertatzea. Eta hori bikain egin zuen Sandro zaharrak, sendo eta bizipozez.

Estatu Batuetan espero dut Harris lehendakari-ordea nagusitzea: gaztea eta emakumea izateaz gain, zuri-zuria ere ez delako.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko urtarrilaren 21ekoa]

Biden eta adina

Euskalgilea eta herrigilea, jubilatua baina ez erretiratua.

14 pentsamendu “Biden eta adina”-ri buruz

  • Zuri zuria ez izatea bertute bat al da?
    Komentario arrazista dela ukatzen duenak esplika diezadala arrazoia. Nik ez bait dut logika hori ulertzen.

  • Eta guzti hori dio zuri-zuria den batek! Atera kontuak!

  • Nere helburua ez da Mikel arrazista bezala agertzea, ez dut uste hala denik. Bere intentzio onenekin egindako komentarioak zein erratuta eta zenbat kalte egiten duten agertzea baizik.

  • Alpargatero 2021-01-25 12:47

    Mikel, Juan de Oñateren estatua eraistea justifikatzen entzun nizun irratian, “seguraski arrazista izango zelako”, eta orain Kamelaren alde egiten duzu “zuri-zuria” ez delako. Hobe izango da ixiltzea burura datozkidan kalifikatiboak…

  • Graziana Goienetxe 2021-01-25 17:12

    Beraz, zuria eta gizasemea izatea ezaugarri txarrak dira herrialde bat gobernatzeko. Bere garaian ez omen ziren Aldundiaren zuzendaritza nagusi bat okupatzeko oztopoa izan. Zu bai zuria, Mikel!

  • Euscaldunac ez dira çuriac, larrugorriac baino; neu gorriago, batez ere uda aldean.

  • Graziana Goienetxe 2021-01-25 18:32

    Josu:
    Euskaldunak ez “ziren” zuriak. Orain berriz, gero eta euskaldun zuri gehiago ikusten dut gurean

  • “Estatu Batuetan espero dut Harris lehendakari-ordea nagusitzea: gaztea eta emakumea izateaz gain, zuri-zuria ere ez delako.”

    Gaztea, emakumea edo zuri-zuria ez izatea dira Harrisen gaitasunak? Gauza horietan oinarritu behar dira politikarien ezaugarriak?

    Bere ezaugarri biologikoak bere jardunbidea edo bere lorpenen aurretik jartzea biziki azalekoa da.

  • Josu: euskaldun gehienak oso zuriak dira. Mikel Irizarren artikulutxo hau duzu zurikeriaren adibide bikaina.

  • “Estatu Batuetan espero dut Harris lehendakari-ordea nagusitzea: gaztea eta emakumea izateaz gain, zuri-zuria ere ez delako”.
    Argudio sinplista, inuxentea, konplexutasunez betea eta batez ere infantila baina tamalez euskal gizartearen gehiengoak egingo lukeena.
    Etorkizun ederra dugu gure nagusiek halako argudioak erabiltzen badituzte. Euskal gizartea pikutara doa eta ez kanpo aktoreengatik gure kulpagatik baizik.

  • Nere iritziekin horrelako komentarioak begi onez ikusten dituzten pertsonen iritziak espero nituen, baina zoritxarrez ez da ala izan. Biden zuri zuria delako lehendakari ona izango dela esateak izugarrizko irainak ekarriko lizkidake, baina Mikelek esan duena politikoki egokia da, biak izugarrizko astakeriak izanik.
    Hain zaila al da bandoak alde batera utzi eta logikari kasu pixkat egitea? Noiz arte jarraitu behar dugu horrelako gauzak komunikabide eta politiko gehienen oniritziarekin entzuten?
    Nere intentzioa ez zen inondik inora Mikel iraintzea, hooligantasuna utzi eta eztabaida serio batetara pasatzea soilik. Ez dut lortu.

  • Iker, normalean iritziok botatzen dituztenak ez dira eztabaidara itzultzen, bozgorailu bezala darabilte ZuZeu eta irakurleon iritzia ez zaie gehiegi axola oro har (Idazten eta eztabaidatzen duten gutxi batzuk dauden arren.)

  • Dotrinarikan ez dut nik 2021-01-28 10:52

    Garai batean agureek (“adinekoek”, “helduek”, inor mindu ez dadin) beraien gaitasun handienagatik zituzten ardura handiko postuak, esperentziagatik.
    Egun, dataismoaren atarian, agure baten esperientzia ez da ezer milaka datuetan/gertakaritan/korrelazioetan oinarritzen hartzen diren erabakien aurrean.

  • Gerra bakar bat hasi ez eta tropak etxeratzen dituen presidentetik, lehen hilabetean siria, afganistan… bonbardatzen eta tropak bidaltzen hasi den “presidentera”.

    Eta euskal hedabideak horrela. Lau urtez kaka berdinarekin, ondoren gerra eta heriotza gehiago ekartzeko.

    Sadomasokismoa egongo ote da herrialde arabiarrak bonbardatu eta ondoren superbibienteak hona ekarri nahi dituztenen atzean? Egunez jendea hartatu nahian ibiliko ote dira -jende guztiak ikus dezan-, beren pribilegioak kendu nahian zartailuaz fustigatzen eta ondoren gauez familia suntsituen irudiekin masturbatzen? Ez dut gerraren kultu hau ulertzeko beste oinarri psikologikorik aurkitzen.