Besterik gabe

Bertakoa bazina ulertuko zenuke Hondarribia eta Irunen gertatzen dena. Ez zarenez, baina, eta komunikabideen manipulazioa tarteko, uste izango duzu, agian, alardea dela, kasu, erakunde publikoen baimenaz (udaletxearen kasuan babesaz) urterik urtera matxismoa goratzen duen ekitaldi publiko zein jendetsua. Zeinen erratuta zauden!

Besterik gabeBertakoa bazina, eta ez zara, ez zenuke Hungariako presidentearen jarduna hain estu hartuko. Baliteke, bai, heriotzatik ihesi datozen siriarrei harrera beroa eskaini ez izana Victor Orbanek, are, trenetan sartu eta kontzentrazio esparruetara eraman izanak eragitea zugan halako barne zimiko garratza, baina kontua da zure sofaren goxotasunetik ez zarela bertako egoeraren konplexutasunaz jabetzeko gai, eta zuk basakeria, arrazakeria eta beste keria pila ikusten dituzun tokian politikari arduratsu bat besterik ez egotea, bere herritarren hobe beharrez ari dena. Langintza horretan Petra Laszlo bezalako gudariak alboan dituena, dena esate aldera.

Azken asteetako bi adibide baino ez dira. Beste asko daude. Irakasgaia erraza da: jendartea ez da askotan ankerra, makurra ezta bihozgabea ere. Izatekotan, bertakoa da. Bizi gaituen sistema ere ez da berez bidegabea, konplexua baizik. Bertako jendartea mundu konplexu batean. Besterik gabe.

errfuxiatuak, hipokrisia, hondarribia, siria
Eñaut Barandiaran

MARTITZENA 13

Zer duzu buruan “Besterik gabe”-ri buruz

  • Interesgarria zure ekarpena, Eñaut. Ez dut esango bete-betean zurekin ados nagoenik, baina bai beste ikuspuntu bat eskaintzen diezula aipatzen dituzun bi gaiei.
    Hondarribi eta Irungo alardeen inguruan beti egon naiz erabat harrituta. Badakit zuzen eta “korrektoena” alarde mistoaren alde egotea dela, baina barruan zerbaitek galdera ikurra piztu izan dit, kontuan izanik bertan zenbatek adierazten duten alarde horren kontrako iritzia eta jarrera; eta tarte horretan emakumezkoak eta gazteak egotea. Hori bai, plastiko beltzena uste dut ezin dela inolaz ere onartu.
    Hungariakoa, beste kontu bat da, baina zer pentsatua ematen dit.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude