Berlusconiren azala

by CiuPix
by CiuPix

Italiako komunikabideetan esaten dena ondo lotuta dauka presidenteak. Italiako telebista kate pribatu handienaren jabe da. Egunkari bat, aldizkariak, editorialak ere baditu, Il Cavalierek.

Baina azkenaldian, sexu eskandaluengatik, ustelkeriagatik eta legearekin argitzeke dituen kontuengatik ezin bere itxura dotorea bermatu. Atzerriko prentsak argitara atera baititu han ezkutuan mantentzea lortzen dituen kontuak.

Atzerrian Italiaren izen ona bermatzeko kazetari talde bat sortuko du. Soldatarekin noski, egiarekiko tentaziorik izan ez dezaten. Egitekoa, munduan zehar “Perutik Txinara” Italiari buruz argitaratzen de oro kontrolatu. Baita komunikabideak Mediterraneoko herrialdeari buruzko albiste on edo positiboekin bonbardatu.

Halaxe iragarri du Turismoko ministroak. Kazetari gazteen talde bat erosteaz gain, hori publikoki azaltzeko azala du Berlusconik. Eta lasai lasai jarraitzen du presidentzian, agian, egia izango da legeak hala esan edo ez Il Cavliere inmunea dela.