Belarri Prest

Belarri Prest –

Irudipena dut BelarriPrest kanpaina batez ere erdaldunei zuzendu beharko litzaiekeela, edota erdaldunei ere, eta erdaraz, eta ez dakit hori den asmoa… (AhoBizirena euskaldunei bideratu behar zaien bezala eta euskaraz.)

Horrelako zerbait (behar bezalako marketing mezularitza eta itzulpengintzak filtratuta noski):

Belarri Prest

¡Si entiendes euskera, exhíbelo!
¡Muéstralo, evidéncialo, enséñalo, preséntalo, revélalo, destápalo, manifiéstalo, exponlo!
Dales a entender, a los euskaldunes que quieren vivir en su lengua, que tú les puedes entender en su lengua.
Y si todavía no entiendes euskara, ¿a qué esperas?
¿Qué haces para poder llegar a entenderles a los vascos en su lengua?

.

Si vous comprenez le basque, affichez-le !
Montrez-le, ignorez-le, montrez-le, présentez-le, révélez-le, découvrez-le, manifestez-le, exposez-le !
Faites comprendre aux Basques qui veulent vivre dans leur langue, que vous pouvez les comprendre dans leur langue.
Et si vous ne comprenez toujours pas le basque, qu’attendez-vous ?
Que faites-vous pour pouvoir comprendre les Basques dans leur langue ?

.

If you understand Basque, show it off! Display it, present it, reveal it, uncover it, manifest it, expose it!
Make understand the Basques that want to live in their language, that you can understand them in their language.
And if you still don’t understand Basque, what are you waiting for?
What are you doing to be able to understand the Basques in their language?

.

Euskara ulertzen baduzu, erakutsi ezazu!
Agerrarazi ezazu, ikusarazi ezazu, azaldu ezazu, adierazi ezazu, agertu ezazu, aurkeztu ezazu, ezagutarazi ezazu, jakinarazi ezazu!
Jakiarazi iezaiezu beren hizkuntzan bizi nahi duten euskaldunei, zuk ulertu ditzakezula bere hizkuntzan.
Eta oraindik euskara ulertzen ez baduzu, zeren zain zaude?
Zer egiten duzu euskaldunak bere hizkuntzan ulertu ahal izateko?

Belarri Prest

2 pentsamendu “Belarri Prest”-ri buruz

  • Pako Sudupe

    “Irudipena dut BelarriPrest kanpaina batez ere erdaldunei zuzendu beharko litzaiekeela, edota erdaldunei ere, eta erdaraz, eta ez dakit hori den asmoa…eta ahobizi euskaldunei.”

    Ahopean bezala ari da, ahots apalean, baina ez al du iraultza kopernikarra planteatzen?; horrenbesteraino ere ez?

    Batek baino gehiagok pentsatuko du: zein basotatik atera da basurde arantzatsu hau?

    Nik uste Euskaraldiaren gaur eguneko planteamenduaren oinarrian, bi premisa edo bi konstatazio nagusi daudela:

    1. Ez da euskaldun eta erdaldunen artean bereizketarik, edota ez hain garbia behintzat (ofizialki euskara eta gaztelania, Hegoaldean, bertako hizkuntzak dira, geureak, eta hein batean edo bestean gehienok dakizkigu), eta batez ere, ez balego bezala hitz egin nahi da, eraiki nahi da diskurtsoa, zer gerta ere, badaezpada ere, politikoki ezegokia delako, ongi ikusia ez dagoelako iritzi publikoan, erdaldunek menderatzen duten iritzi publikoan (arrazakeriaz, etniakeriaz akusatuak izateko beldur…), eta bi hitzetan laburbildurik, esaten ari zaizkigu: GUZTIOK ERE GEHIAGO ERABIL GENEZAKE DAKIGUN ETA GEUREA DUGUN EUSKARA HORI, ongi jakin edo ez hain ongi, hobeki erabili edo okerxeago…Jakina, erdaldun hutsek, bistan da, ezin dute parte hartu.

    Eta, egia da, jende asko inplikatuz gero, nabarmen(ago) gelditzen direla edo gera daitezkeela parte hartu ezin duten erdaldun osoak, eta akuilu gerta liteke zenbait gizarte ingurunetan. Baina, horretarako, nik uste, den baino (askoz) arrakastatsuago izan beharko luke.

    2. Borondatea bagenu, benetan uste dugun baino euskaltzaleago edo kontsekuenteago bagina, gehiago erabiliko genuke euskara, eta erabilera datuak hobeak izango lirateke. Ez dira hobeak, euskaldunak, zaharrak eta berriak, eta zaharberrituak eta berrizahartuak, salbuespenak salbuespen, zabarrak garelako geure hizkuntzaren alderako. Bi hitzetan: BORONDATEA FALTA ZAIGU. Eragin dezagun borondatean!

    Bultzagile eta eragile nagusi gehienek, segur aski, onartzen dute oztopo objektiboak ere baditugula, denok ezagutzen ditugunak, baina, hondarrik hondarrenean, euskaldunen borondate subjektiboan eragin nahi du kanpainak, hutsunerik handiena han dagoelakoan, edota, besterik ezin egin delakoan, botere politiko benetakoaren eskasian.

    Eta Bittorren planteamenduan, berriz, hasteko eta behin, banaketa eta zatiketa argia eta garbia dago: gure artean daude euskaldunak eta erdaldunak.

    1. Erdaldunari (belarriprest): erdaldun-erdaldunekin batean, erdi-erdaldun edo heren bat edo bi heren erdaldun direnak badaudenez, haiei eta halakoei astindu “moral” bat eman diezaiegun, gauza praktiko bat eskaturik: EUSKALDUNA EZ DEZAZULA BEHARTU ZUREGATIK ERDARAZ EGITERA! Esango balitzaio bezala: aizu, erdaldun, nagusiki erdaldun zaren hori, baduzu garaia horretaz jabetu eta euskaldunen alderako jarrera linguistikoa aldatzeko.

    2. Euskaldunari (ahobizi): Euskaldun!, erdaldunari ongi dago ahalegina eskatzea, baina, aizu, ZAREN BAINO EREDUGARRIAGO IZAN ZAITEZ, eta EGIZU EUSKARAZ euskaldunekin eta erdi-erdaldun eta heren bat eta bi heren erdaldunekin ere. Bestela, nola aldatuko dute haiek beren jarrera erosoa, zuk zeure aldetik ezer jartzen ez baduzu!

  • JJ Agirre

    Euskaraz jarduteko borondatea falta zaie euskaradun askori, hala da, zergatik baina? Non galdu zuten, noiz, eta zergatik?
    Horiei eratzun beharko genieke borondatea berreskura dezaten eskatu aurretik. Izan ere, borondatea ez zuten “beren borondatez” galdu, kanpoko eta bertoko zenbait eragileen eraginez baizik.
    Eta galdu zutenek, nekez berreskuratuko dute euskaraz jarduteko borondatea inguruko baldintzak aldatzen ez badira. Euskaraldiak ez du aldaketa esanguratsurik ekarriko, euskal eragile politikoek, sindikalek, eta bestek euskararen alde serio jokatzen ez duten bitartean, eta euskaldunoi eroso aritu ahal izateko baldintzak eskaintzen ez zaizkigun bitartean.
    Borondate hutsez ezi zaio hizkuntzari eutsi, baldintzak gero eta zailagoak direnean… baina Euskaraldiaren sustatzaileek ez dute horretaz aipamen argirik egiten. Ematen du dena dagoela hiztunen gogoaren mende, baina ez da horrela inondik ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude