Basel Zayed-en mezua eta kanta

Basel Zayed (myspace-n) kantari palestinarra gonbidatu genuen elkartasunez-tour-ean parte hartu zezan hainbat kontzertutan, besteak beste, Anje Duhalde, Petti, Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren eta ‘euskaldunak’ taldearekin, larunbatean berriz Joseba Tapiarekin Altsasuko Internazionalista egunean. Azkenean larunbatean salatu genuen bezala ez diote etortzen utzi eta pasa den astean salaketa egin bazuen ere, orain kantatxo batekin eta bideo mezu batekin egin du bere ekarpena…

Pacbi manifestuan dioen gisan Israeli Boikot egiteaz gain, garrantzitsua da palestinarrekin harremanak bultzatzea, areago beren jardun artistikoak, akademikoak edo kirol arlokoak garatzeko nolako zailatsunak dituzten ikusita (isrraeldar artista, kirolari edo akademikoak, berriz, izugarrizko laguntzak eta estatuaren bultzada jasotzen dituzten bitartean).

Joseba Tapiak berretsi digu bere konpromisoa eta Nabil Monsour-ekin batera Altsasun egongo da gaueko 9etan Iortia aretoan.

Hona hemen bere mezua eta kanta. Datorren urtean Inshala Basel!
Informazio gehiago: Askapena

askapena, boikot, internazionalismoa, israeli, Palestina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude