Bartzelonako erasoa eta Rafa Diezen askatzea (prentsan)

Bartzelonako erasoa eta Rafa Diezen askatzea nagusi (gaurko azalak) –

Gaurko egunkari gehienen azaletan Bartzelonak atzo pairatu zuen erasoa da berri nagusia, atzerrikoetan zein etxekoetan.

Bartzelonako erasoa eta Rafa Diezen askatzea nagusi (gaurko azalak)Euskal Herriko bitan, Garan eta Berrian, azalera eraman dute Rafa Diezen askatzea ere, biak ala biek argazki bera erabilita, gainera.

“Indarrez irten da, indarrak biltzera”, hitz jokoarekin jasotzen du Berriak sindikalista bakegilearen kartzelatik irtetzea, eta bide beretik, “Herritarren ahaleginak batuz Euskal Estaturantz joateko deia egin du Diezek”, dio Garak.

Rambletako erasoan, berriz, izularria, yihadismoa eta 13 hildako, dira hitzik erabilienak prentsan. Berriak, Bartzelona zauritu dute, dio lerroburuan.

Horrelakoetan, zaurituen argazkiak ez agertzea gomendatzen den arren, bederen ezagutzeko moduan ez daitezela atera argazkietan, hedabide batzuk entzungor egi diete aholkuei. El Correok, El Periódicok eta El Mundok, esaterako, berria ilustratzeko argazki bera darabilte.

Katalunian

Europan

Munduan

Bartzelonako erasoa eta Rafa Diezen askatzea nagusi (gaurko azalak) 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.