“Bankuek irlandarrak limurtu” dituztela dio lehen ministroak krisiaren errua herritarrena izan dela iradoki ostean

exitEnda Kenny Irlandako Taoiseach-ak atzera egin behar izan du. Herritarrek “birritan pentsatu gabe dirua eskatu” zutela argudiatu zuen krisiaren errudunak zeintzuk ziren azaltzeko. Presioari men eginez, “bankuek limurtu” egin zituztela azaldu du Kennyk. Erruak uxatu nahiean?

Irlandan gertatu da, baina agintarien artean zabaltzen ari den esaldia da: “Gure aukeren gainetik bizi izan gara”. Herritar xumeak krisiaren jatorrian gaudela iradokitzen dute hala politikariek, besteak beste, Carlos Fabra Valentziako buruzagi diru-xahutzaileak.

Diskurtso horrek berariaz finantza munduko ahalguztidunek egindako gehiegikeriak zuritu nahi ditu. Era berean, erakunde publikoek sustatuko alferrikako azpiegituren diru xahuketa familien erosketekin alderatzen du. Bankuek etekinak maximizatzeko egindako operazioak herritarren diruzalekeriaren ondorio balira bezala aurkeztu nahi dituzte. Ez da ba izango alderantziz? Haien diru-gosearen mesedetan gu engainatu gaituztela?

Dirua barra-barra eskuratu duten multinazionaletako goi-karguak izan dira erabakiak hartu dituztenak. Haiek izan dira diruarekin jolas egin dutenak, herritarrak panpinen gisan maneiatu dituztenak. Hori ez da “limurtzea”, batzuk diotenez, “krisi hau historiako maula handiena izan da“.

Espainiako krisiari buruz:

Zorretan oinarritutako krisia iragarri zuen (2007) dokumentala; Zeitgeist:

Krisiaren zergatiez buruzko dokumentalaren trailerra “Inside Job”: