Baldekada bat ur, kontzientzia garbitzeko (bideoak)

Baldekada bat ur, kontzientzia garbitzeko (bideoak)

Limusinetan bidaiatu eta eztarria txanpainetan beratu ohi duten horietxek berberek, kontzientzia zuritzeko beste molde berri bat topatu dute: baldekada ur izoztu burutik behera bota eta beste hiru aberats berbera egiteko izendatzea. Horrela hipokrisiaren eta lotsabakokeriaren katea luzatzen dute munduan zehar. Ezberdintasunak, gosea eta haiek goian mantentzeko ezinbestekoa den azpikoen pobrezia joko/joke bat balitz bezala… Ikus bideoak.

Facebook sare sozialean ohiko bihurtu da ekintza kateak hastea. Bertsio euskaldunak ere ikusi ditugu: KaƱa bat tragoz edan eta hiru lagun izendatzea berbera egiteko, esaterako. Baita, udako lehen bainua hartu eta beste 3 lagun gonbidatzea berbera egiteko. Katea ez dadin eten.

Bestelakoa da ordea famatu aberaskume hauen katea. Milioika pertsonari barre aurpegira egitekoa.

Justin Bieber


Cristiano Ronaldo


Usain Bolt


Dave Batista


Mark Zuckerberg


Bill Gates


Jeff Bezos


Charlie Sheen


Robert Downey Jr



Gehiago ikus ditzakezu hemen.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite