Bakearen Nobel saridun Barack Obamak 17.000 lehergailu saldu dizkio Israeli, Gazako erasoan erabilitakoak ordezkatzeko

Barack Obama, 2009an Bakearen Nobel Sariduna, bakea nazioartetzeko estrategia xelebrearen jabea da. Horren erakusle da Israelekin sinatu berri duen negozioa: 16.900 lehergailu.

“Defentsarako oinarria” operazioan Israelek Gazan bizi ziren 180 palestinar hil, 900 zauritu eta Palestinako ondasunen 1.200 milioi dolar txikitu ostean armategiak hustu ditu. Munduko arma esportatzailerik handiena erreskatera heldu da. Gazan lehertarazitako bonbak ordezkatuko dizkiete, Haaretzek azaldu duenez.

2009 urtean Bakearen Nobel saridun izendatu zuten Barack Obamak baimenduta, Pentagonoak jakinarazi du Israelgo indar armatuei 6.900 lehergailu kit “inteligente” salduko dizkiela. “Inteligenteak” dira satelite bidez bideratu daitezkeelako zehatz mehatz helburuan jo dezaten. “Defentsarako oinarrian” ere arma “inteligente” hauek erabili zituzten: 110 zibil hil ziren. Beste mota batzutako 10.000 bonba ere bidaliko dituzte AEBtik Israelera, horietatik 3.450 tonelada bateko pisukoak. Gazan hustutako inbentarioa betetzeko Israelek 647 milioi dolar emango dizkio Ameriketako Estatu Batuei, hauek era berean, armagintzako multinazionalei eman dizkietenak.

AEB, Gaza, gerra, Israel, obama, Palestina

Zer duzu buruan “Bakearen Nobel saridun Barack Obamak 17.000 lehergailu saldu dizkio Israeli, Gazako erasoan erabilitakoak ordezkatzeko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude