Baina hegazkina da garraiobide seguruena

Batzuek diote lainoetan ibiltzeak hauskortasuna sentiarazten duena, besteek, hegazkinaren teknologia eta mekanika ez ulertzeagatik sentitzen dudala beldurra, edo gizakiarengana konfiantza eza pilotuarengan pertsonifikatzen dudala… auskalo, baina zenbakiok eta irudiok buruan bueltaka gelditzen zaizkit.

  • 2010eko apirilaren 9a: Poloniako presidente Lech Kaczynski eta beste 96 bidaiari hil ziren Smolensk hirian, Tupolev 154 batek airean istripua izan ostean. Laino itxiaren erdian, hiru bider saiatu zen pilotua lur hartzen.
  • 2009ko maiatzaren 20a:: Javan (Indonesia) 101 pertsona hil ziren Hercules C-130 hegazkin militarraren istripuan, 109 pertsona hil ziren, 96 bidaiari eta 13 tripulaziokide.
  • 2008ko abuztuaren 20a: Madrilgo Barajasesko aireportuan MD82 batek istripua izan zuen eta 153 pertsona hil ziren.Kanariar Uharteetara irteteko bidean lehertu zen hegazkina.
  • 2007ko uztailaren 17a: 199 pertsona hil ziren Congonhaseko aireportuan, Brasilen, Airbus A320 batek lur hartu zuenean izandako ezbeharrean. Pistatik atera eta 12 oinezko hil zituen lurrean, hegazkin barruan zihoazen 187 bidaiariez gain.
  • 2003ko otsailaren 19a: Irango hegoaldean Antonov hegazkin militarrak istripua izan zuen eta Islamiar Guardia Iraultzaileko 302 bidaiariak hil ziren.
  • 2002ko maiatzaren 25a: Taipeitik Hong Kongera zihoan Boeing 747-200 batek hegaldia hasi eta berehala istripua izan 225 lagun hil ziren. Hegazkinaren hondakinak 80 kilometroko radioan aurkitu ziren gero.
  • 2001eko azaroaren 12a: John F. Kennedy aireportutik irten eta minutu gutxira, New Yorkeko Queens auzoan erori zen American Airlinesen Airbus-300 hegazkina. Santo Domingora zihoazen 255 bidaiari hil ziren.  MzY5OQ==
Irudia | Hondurasko hegazkin istripu bat | z | LGPL
Hegazkina, istripua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude