Azken faraoia

1928an jaioa, armadan formatu zen, Sobiet Batasunean , eta armadaren babesean lortu zuen boterea. Yom Kippurreko gerrako balentriek Aireko Indarren buruzagitzara eroan zuten, eta handik Anuar el Sadatek presidenteorde izendatu zuen 1975ean. Sadat 1981ean asasinatu zuten musulmanek desfile batean eta Mubarakek hartu zuen orduan buruzagitza. Hauteskunderik gabe iritsi zen Hosni Mubarak Egiptoko Gobernuko presidentziara.

Kargua hartzearekin batera zin egin zuen bi legegintzaldi baino gehiago ez zituela egingo presidentzian. Baina 30 urte igaro zituen. Hauteskundeak egin egin zituen urte horietan guztietan, baina alderdi gehiago zirelarik ilegal, legezko baino. 1987an egin zituen lehen “hauteskundeak”, 1993an eta 1999an ondoren. 2005ean “benetako hauteskundeak” egingo zituela iragarri zen, baina azkenean ez ziren egin. Bere seme Gamali boterea jaraunstea zuen azken xede. Nahiz eta berak ukatu egiten zuen halakorik: “Gu ez gara monarkia bat. Hau Egiptoko Errepublika da eta ezin dugu jarraipena nahierara egin”.

Bere aurkako sei atentatu jasan zituen, islamistek hasieratik begi txarrez hartu baitzuten Gobernura iritsi eta AEBen aldera egin baitzuen segituan Mubarakek, eta Israelekin bake prozesua babestea erabaki baitzuen, ordura arte Ekialde Hurbileko gatazkan herrialde arabiarrek zeukaten jarreraren kontra. Mendebaldearekin eta faborezko tratua izan du Mubarakek. Gaur diktadore deitzen diotena, “presidente” izan da 30 urtean. Egipto “leku estrategikoa” baita Mendebaldearentzat eta AEBentzat arabiar mundua kontrolatzeko, Suezko kanalean. Negozio ekonomiko argia izan da: “zuk integrismoa kontrolatzen duzu, nik dirutan ordaintzen dizut”. Eta horrela, 1.500 milioi edolarretik gora kobratu ditu Mubarakek armagintzarako.

Kanpokoekin “irekia” izan da Mubarak, AEBekin, Europarekin eta Israelekin esan nahi baita. Baina Egiptorentzat ez du ezker eskurik izan.

30 urteren buruan eta 82 urterekin Mubarak faraoia Sharm el Sheij jauregian erretiratu da.

Hosni Mubarak

Irudia | Hosni Mubarak | z | LGPL