[Azalak] AEBetako Joe Biden presidente berria gaurko prentsan

[Azalak] Joe Biden gaurko prentsaren azaletan –

[Azalak] AEBetako Joe Biden presidente berria gaurko prentsaren azaletanUdalerri guztien itxiera perimetrala ezarriko du Eusko Jaurlaritzak, EAEko udalerri guztiak itxi eta bilerak lau pertsonara mugatu dituzte,… 51 herri Euskadin gune gorrian eta Bilbo itxita egongo da beste 50 udalerrirekin batera, Jotzeko egingo dugu tiro eta “Jotzera tiro” egiteko agindu du Ertzaintzak Donostian eta gazte bati masail hezurra hautsi diote, horiek gaur irakurri ditugun titularrak gure prentsan, Joe Bidenen kargu-hartzearen ekitaldiarekin batera. AEBetako 46. presidentea da Joseph “Joe” Robinette Biden Jr. Pennsylvanian, 1942an jaioa, politikari eta abokatua da, 2009-2017 urteak bitartean presidenteorde izan zen Obamarekin, 1973tik da Delawareko senataria. Aipatzekoa baita ere, AEBetako lehen emakumezko presidenteordea izango dena, Kamala Devi Harris, kargu horretan den lehen afro-amerikar eta indiar jatorriko lehen politikaria bilakatua, abokatua da baita ere. Harrisek karguaren zina egiteko aldamenean Sonia Sotomayor Auzitegi Goreneko lehen emakumezko epaile ez-zuria izan zuen. Aipatu gainera hutsik egon zela Kapitolioko ataria AEBetako banderaz betea koronabirusak hildakoen omenez. AEBetako Kapitolioa gaur ere azal eta goiburu guztietan, hemen dituzu gaurko munduko egunkarien azalak.

Full inauguration 1h 15m

Donald Trumpen joan aurretiko hitzak:

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.