Australiako suteek bost milioi hektarea erre dituzte, Euskal Herriaren azalera halako bi

Australiako suteek bost milioi hektarea erre dituzte –

Argiak argitaratua

Uda oso beroa nozitzen ari den Australian 2019ko sute handiek orain artean hil dituzte bideratzi pertsona, milaka etxe suntsitu eta denetara 5 milioi hektareako eremua kiskali, Euskal Herriaren eremuaren bi halako baino handiagoa. Klimaren aldaketa ukatzen duten agintariek daukate gobernua Australian.

Australiako suteek bost milioi hektarea erre dituzte, Euskal Herriaren azalera halako bi

Historia aurreko garaietatik deforestazio eta desertizazio handia ezagutu duen Australian ohikoak dira udako suteak betidanik, eta horri eman dio aitzakia Scott Morrison lehen ministroak oraingoei larritasuna ukatzeko: Hawaii uharteetan izan da oporretan krisiaren larrienean. Baina, klimaren aldaketa ukatu nahi duten agintarien apetaren gainetik, 2019koak suertatu dira orain arte ezagututakoen artean handien eta hilgarrienak.

Australiako suteek bost milioi hektarea erre dituzte, Euskal Herriaren azalera halako bi

Sute aro suntsigarri hau gertatzen ari da Australiak bizi duenean bere historiako udarik beroena, mundu osoan azken urteotan bizi diren beroaldien haritik.

Australia osoan gertatu diren arren suteak, eskualderik kaltetuenak dira Queensland eta Hegoaldeko Gales Berria, non 1.000tik gora diren erretako etxebizitzak. Abuztitik hona ugaritu diren suteok aurten ekialderago iritsi dira, populazioaren gehiengoa bizi den eta jarduera ekonomiko nagusia daukaten eskualdeetara. Garrek eragindako kalteez gain, biztanlegoaren herena aurkitu da aste luzeetan haizeak ekarritako ke artean bizitzera kondenatuta. Su-hiltzaileak eta estatuaren gainerako zerbitzuak larrialdietara iristeko zailtasunek gainditu dituzte.

Kalte ekologikoak ere izugarriak dira. Australiako paisaia ezagunena osatzen duten sastraka eta basamortu giroko basoez gain, orain artean ondo babestuta egon diren zenbait altxor natural ere hondatu dituztela uste da –kalteen inbentarioa oraindik egitea nekeza baina–, tartean zenbait zuhaitz eta oihan oso zaharretan, UNESCOk duela jada hilabete ohartarazi zuenez.

Garretatik ihesi noraezean dabiltzan animalia basati asko, hala nola kanguro edo koalak, babesten saiatu dira hainbat herritar, hedabide eta sare sozialetako irudiek erakutsi dutenek.

Australiako suteek bost milioi hektarea erre dituzte, Euskal Herriaren azalera halako bi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.