Atentatu suizida egin zuen neska nire alaba bezain biktima da

Atentatu suizida egin zuen neska nire alaba bezain biktima da

Atentatu suizida egin zuen neska nire alaba bezain biktima da

Palestine is still the issue (2002, John Pilger) dokumentaletik ateratako pasartea. Palestinarren eraso suizida batek alaba barik utzi zuen israeldar -soldadu ohi- hau (zerbitzu militarra nahitaezkoa da han). Berea da hitza.

“Ez nago erotuta. Ez dut ahazten, ez dut barkatzen. Neska txikiak erailtzen dituen pertsona kriminala da, eta zigorra merezi du. Baina buruarekin pentsatzen saiatu behar dugu, ez bihotzarekin: zergatik egiten dute palestinarrek egiten dutena? Bere buruaz beste egiten duen jendeak* ez du itxaropenik, etsipena baino. Hori horrela, zeure buruari honakoa galdetu behar diozu: era batera edo bestera, zerbait egin al dut nik erokeria hau jazo dadin?

Goizean checkpointean umiliatua izan den andrearen semeak, bere buruaz beste* egingo du arratsean.

Atentatu suizida egin zuen neska* nire alaba bezain biktima da. Horretaz ziur nago. Ulertu egin behar duzu bere buruaz beste modu horretan egiten dutenak nondik datozen eta zergatik egiten duten hori. Gatazka ulertzea arazoa konpontzeko bidearen parte bat da”.

*“Bere buruaz beste egiten dutenak” eta “atentatu suizida egiten dutenak”, suicide bombers gisa azaltzen dira dokumentalean.


(Jatorrizkoa Zirriborroak blogean)

Atentatu suizida egin zuen neska nire alaba bezain biktima da
Israel

6 pentsamendu “Atentatu suizida egin zuen neska nire alaba bezain biktima da”-ri buruz

  • Oso ona gazte. Gurera ekarrita inork eginko ez lukeen hausnarketa da. Akaso ez al dira biktimak biktima.

  • Kapuscinskiz gogoratzen naiz zure testua irakurtzean. Portzierto, apenas ez duzun gurearekin paralelismorik egin. Hori ariketa ona izan ohi da. Hango eta hemengo kolonoak, kolonialismoa kapitalismoaren aurpegi gisa, marka sionistak-eta. Hemen saltzen diren produktu espainolak eta frantsesak. Thomas Wolfek eta David Cohenek badaukate elkarrizketa on bat kazetari poloniarrarekin. Kolonialismoak gurean 800 urte, Ameriketan 500 urte eta Afrikan 150 urte. Ez dut irakurri inon Argentinako diktadura Euskal Herriko laborategian sukaldatu zutenik. Badakizu Galindez kasua, ez da Zona Especial Norte (ZEN) bakarrik. Allende hil zutenean-eta, lehenago hemen egin zituztenak-eta. Espainian Podemosek erakutsi du Euskal Herriarekiko elkartasun internazionalistarik, baina apenas gurean ez den horrelakorik nabaritu. Gure Esku Dagoren jende-katea eta abar. Baina guztia nazionalismoa da. Ez dago sistema kapitalistari aurre egiteko benetako iraultzarik. Abertzaletasunak itsutzen gaitu. Espainiak aurre hartu digu borroka ezkertiarrean eta pozten naiz. Gora Espainia! Gora Errepublika! Bandera errepublikarra leiho guztietan!

  • Atodoesto, nola dabil Espainiako hiriburuan mugimendu feminista? Taldeak, manifak… mugimendua jeneralean. Posible al duzu zerbait idatzi? Dida batean, jeneralidadeak…

    • Jurgi Arruti

      Ez dakit Madrilgo mugimendu feministaren inguruan idazteko bezainbeste. Sentitzen dut. 15Mri buruz zertxo bait, eta lehena izan bazuen, ez du ez orainik ezta etorkizunik izango ere. Martxoaren 22ko Duintasun Martxek inflexio puntu bat esan nahiko zutelakoan nengoen, baina inolaz ere ez. Presentzia poliziala superlatiboa da, askotan manifestariak baino gehiago izatera iritsiz. Bestela, auzoen arabera dijoaz mugimendu sozialak. Lavapiés, Tetuán eta Vallecas dira aktiboenak. Madrilgo mugimendu sozial denak elkarrekin batzea erabakitzen duten egun horretan beteko dira kaleak, ordura arte, ezer ez.
      Gertatzen dena da, jendea nazkatuta dagoela 15Mko asanblea kafkianoez eta txalo isilez, 50 pertsonatik behera dira, eta bakarrik gelditu dira. Gainontzeko mugumendu sozialek ez dute 15Mkoez ezer jakin nahi.

  • Jurgi Arruti

    Israeldar honen hitzek indar ikaragarria dute, horregatik ez dut ezer gehitu nahi izan.

    Jakina badaudela paralelismoak. Talde armatu ez-gubernamentalen existentzien atzean arrazoi batzuk egoten direla azaltzen da. Zibilak hiltzeak ez du barkamenik, baina horren atzean honako beste arazo bat planteatzen da: zergatik hartu ditu armak herriak edo herriaren zati batek? Talde armatuen existentziak Gobernuaren tirania islatzen du. Biolentzia-ezaren dogmari buruz hausnartu beharko genuke, ea denbora dudan egun hauetako batean.

    Espainiako errepublikari buruz eta “tricolor”-ari buruz: Alcalá-Zamorak, Azañak, Prietok eta delakoek muzin egin zioten Euskal Herriaren aldarrikapen nazionalari Espainiako II.Errepublika garaian. Begiak igurzten hasten naiz hemengo balkoietan trikolorra ikusten dudan bakoitzean.

  • ETAren borroka armatuak frakasatu du. Euskal Estatu Sozialista inposatu nahi izan digu eta kale egin du. Azken hogei urteak noraezean ibili da. Agian Yoyes hil zutenez gero… Borroka intelijenteago bat egin behar dugu. Badira Podemos kolonialistatzat dutenak, baina oker dabiltza. Nik ez dut ikusten Podemosekoak trikolorra inposatzen, PSOEkoak bai, bueno igual rojigualda… Ahal Dugukoak EHBildukoak baino asanblearioagoak dira. Espainian ere badaude Euskal Herriko Estatua eraikitzeko moduko alternatibak. Marinaleda kasurako. Portzierto, gora Andaluziako Errepublika. PP bai da kolonialista. LOMCE, abortua… puf. Gainera PSOEren deriba ikusita… malo. Podemos, Syriza, Bretainiako Bonnet Rouge mugimendua. Adi ibili beharko gara Espainian beste Gamonal bat gertatzen bada. Niretzat Euskal Herriko Estatua eraikitzeko modu hoberena internazionalismoa da. Espainiarekin elkartasun internazionalista aldarrikatu behar dugu: Marinaleda, Gamonal, Corrala de Vecinas LA UTOPÍA… Hemen zergatik ezin dugu horrelako alternatiba sozialik eraiki? Ez al dugu hemen gure bipartidismoa? PNV/EHBildu ez al da gure bipartidismoa? Eta UPN/PSN? Gero Front National izugarri hazi egin da. Oso larrai da! Oso! Ah baina kolonialismoaren aitzakiapean… alternatiba sozialez ezin da hitz egin. Guztia da zoru etikoa. Ah baina etxekaleratzeengatik suizidatutakoak ez dira biktimak ala? Etorkinak? Arrazismoa igo egin da! Zerbait berria sortu behar da. Partidokrazia eta euskal bipartidismoa puskatuko dituen mugimendu asanbleario jeneral bat. Batzarrak auzo guztietan. Pablo Sastreren liburua oso gomendagarria da. Eraiki al daiteke Podemos, Syriza edo Bonnet Rouge bezalako mugimendu autonomo bat hemen? Proiektu txikitzaileen kontra, kartzelen kontra… askatasuna oinarri”

    Gaia kapitalismoa da. 95ean ETAk alternatiba demokratikoa jendarteratu zuen, eta bada Podemos Espainiaren etizazioaren sinboloa dela esaten duen despistaturik. Baina Podemosek latinoamerikako borroketatik edaten du. Podemos ez da HB espainiarra.

    Gaizka Arangurenek esana da eskuineko espainiar baten antzekoena ezkerreko espainiar bat dela. Bueno pues nik esaten dut eskuineko abertzale baten antzekoena ezkerreko abertzale bat dela. Abertzalekeria gehiegi. Ikurrina gehiegi. “Desabertzaletu” behar gara. Niri nahikoa zait Euskal Herriko Estatua eraikitzen ari naizela esatearekin. Eta estatalismoa eraikitzeko nire modua alternatiba sozialak eraikitzea da. Tan sinple komo eso. Kutxaren bankarizazioaren aurrean KUTXA ESTATALA. Kooperatibismoa martxan jarri zuten bezala, pues guk ere. Ez al da Donostiako aldundiaren aurrean dagoen ikurrina Espainiako hiriburuko Plaza de Colónekoaren imitazioa? Pero de ke bamos? Joder lo ke nos faltaba! Zenbat gai saihesten dira abertzalekeriarengatik? Gero eta ikurrin haundiagoa gero eta etxekalerapen gehiago. Joder! Antimilitarismoa, antinperialismoa, antikolonialismoa, feminismoa, okupazioa, asanblearismoa, ekolojismoa, batzarrak, antimilitarismoa, beganismoa, antifaxismoa, antikontsumismoa, antikapitalismoa… Sorturen bokabulariotik desagertu egin dira. Podemos Sortu baino askoz aurreratuago dago! Askoz! Hemen guztiaz hitz egiten da, baina ez da inoiz sistema kapitalistaz hitz egiten. Gure arazo guztien iturburua patriarkatua eta sistema kapitalista dira. Matxismoa, eraso sexistak, kolonialismoa, inperialismoa, tortura, matxismoa, etxegabetzeak, errepresioa, atxiloketak, kutxen bankarizazioa… sistema kapitalista da. Hemen eta munduan. Ni Nafarroaren alde nago, baina hemen badaude alternatiba antikapitalistarik aurkezten ez duten historizistak, eta horrela ezin da ezer egin. Estatalismoa alternatiba emantzipatzailea da. Edo hobe esanda: alternatiba emantzipatzailea estatalismoa da. Gehiago esan dezaket, baina argiago ez: ni ez noa inora Palestinarik gabe. Palestina askatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude