Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa

Artoa – Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa

Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza
Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata
Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea
Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa

Elikatzeaz gain, elikagaiek eskolara laguntzen gaituzte, eritasunak osatzen dizkigute, emakumeei aurrera egitea ahalbidetzen die, etxebizitzak hobetzen dizkiete. Elikagaiekin gosea dago, aldaketa gosea. Boterea dutelako, bizitzak aldatzekoa. Mariamena, Albarena, Hugorena eta Marena. Baita, beraiek bezala, gure laguntza jasotzen duten milioiena ere. Jakin nahi duzu nola?

María Tránsito nekazaria da, eta emakumeek lantzen duten lurraren jabetza eskubidea izan dezaten lan egiten du Madre Tierra elkartean. Horrela diru-sarrerak lortzen dituzte eta, gizonek uzten badituzte, migratu beharra ekiditen dute.

Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa
María Tránsito

50 urte ditut eta La Lupita komunitateko nekazaria naiz, Guatemala iparraldekoa. Denbora luzez Mexikon bizi izan nintzen errefuxiatu gisa. Nire herrialdera itzuli ahal izan nuenean, lan egiten genituen lurrak kotoia lantzeko erabiliak izan ziren eta pestizidek kaltetuak ziren. Orain lurrak berreskuratu nahian gabiltza, lehen hemen basoak eta animaliak baitzeuden, eta orain produktu kimikoen eraginez ez dute behar beste ekoizten. Lurra emankorra izan dadin teknikak erabiltzen ari gara, artoa bezalako elikagaiak ereinda.

Nik, senarrarekin batera, lantzen dudan lurraren jabetza dut. Horixe da elkartean borrokatu genuen lehenengoetako kontua. Hemen emakume asko dira gizonek abandonatuak. Eta emakumeek, zer egin dezakete seme-alabekin? Ez dute nora jo. Borrokan egin genuen: emakumeak kontutan hartuak izan zitezen, lur-jabe legez. Eta orain erabakitzeko eskubidea dugu: begira, nik lurra landuko dut, lurra nirea denez nik ere erabakiak har ditzaket-eta. Nire aiton-amonek esaten zidaten: zure senarrari obeditu behar diozu, zure aitari… dena zen obedientzia. Orain, gure komunitatean… emakumeak jada ez dira hain lotsatiak.

 

María Tránsito bezala, bere komunitateko emakume asko, senarrekin batera, lurraren jabe dira orain, eta horrela diru-sarreren parte bat jasotzeko eskubidea dute, eta beraz, dirua zertara bideratuko duten erabakitzekoa. Emakumeek, etxeko lanak egin eta seme-alabak zaintzeaz gain, baratzean laguntzen dute eta etxaldeko oiloez arduratzen dira; onartua eta ordaindua izaten ez den lana. Lurrak beren izenean ez badituzte, emakumeek ez dute kredituetara heltzeko aukerarik, tresnak erosteko edo etekin gehiago lortzeko hobekuntzak egiteko. Gurpil zoro horrek gero eta gehiago lotzen ditu senarrengana, eta ahuldu egiten ditu edozein ustekaberen aurrean. Alargundu edo abandonatuak badira, izan daiteke ez izatea hirietara migratu edo beste herrialdetara joatea besterik.

Guatemalan, emakumeen %8 baino ez da lurraren jabe, sail txikiena beti ere. Gainera, azken urteotan, lehen artoa, frijoleak eta oinarrizko elikagaiak lantzera bideratutako lurrak afrikar palmara eta azukre-kanaberara bideratzera bultzatu ditu gobernuak, bio-erregaietarako esportatzen direnak. Horregatik laguntzen ditugu ekoizle txiki hauek, CRECE izeneko kanpainaren bidez, esportatzera bideratutako elikagaiak lantzen dituzten lurren metaketari mugak ezartzeko. Bertako elikagaien ekoizpenei ere babesa ematen diegu, eta landa giroko emakumeei, herrialdeko ekonomiari egiten dioten ekarpena onartua izan dadin eta beren eskubideak garatu ditzaten.

 

Artoa jan egiten da, afrikar palma, ez
80. hamarkadan milioi erdi lagunek ihes egin zuen Mexikorantz, Guatemalak bizi zuen gatazka armatua zela kausa. Bueltatu zirenak borrokan dira orain, beren arbasoen lurrak berreskuratzeko. Artoa dute elikagai nagusia, eta sakratua, mayen kondaira baten arabera gizakia artoz egina baita.

Badira urte batzuk Guatemalako gobernuak azukre-kanabera eta afrikar palmaren landaketa sustatzen duena, bio-erregaietara bideratuta; eta enpresek gero eta lur gehiago metatu dituzte, artoa edo frijolea landatu eta herritarrak elikatzeko erabili daitezkeenak. Landak fumigatzeaz eta lur zein urak kutsatzeaz gain, lur metaketa honek guatemaltarrak arto industriala erostera daramatza, garestiago gainera.

Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa
artoa, emakumea, Guatemala, migrazioa, Oxfam Intermon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude