Arratoiak eta klase borroka

Arratoiak eta klase borroka

Arratoiak eta klase borrokaSan Frantzisko edo Neguri, Aiete edo Herrera, ez da berdin, auzoak eta auzoak daudelako. Batzuetan sortzen diren arazoak berehala konpondu izan diren bitartean, besteetan urteak igaro daitezke zirkinik egin aurretik. Sortzen diren arazoez gain, auzo batzuk egiturazko akats handiak dauzkate, edo arazo sozial sustraituak, edo ingurugiroarekin lotutakoak, edo…

Auzoen arteko ezberdintasunak oinarri, itsasoaren beste aldean gertatutako histori eder bat irakurri berri dut. 1964ko abuztuan zehar gertatu zen Washingtonen, Estatu Batuetako hiriburuan. Dirudienez, udaren tarte beroenean, hiriburuko auzo xumeenek sekulako arratoi izurritea pairatu zuten. Kaleak, etxeak, bazter oro konkistatu zuten karraskariek, eta pentsa dezakezuen bezala, udaletxeak ez zuen sobera mugitu ipurdia. Auzo aberatsenek ez zuten arazoa kasik usaindu ere egin, eta esan dezakegu ez direla historiara pasako beren enpatiagatik.

Arratoiak eta klase borrokaJulius Hobson auzo txiroetako ekintzaile afroamerikarra zen. Bizitzak erakutsi zion arazo bat ez dela arazo, zurien arazo bihurtzen ez den bitartean. Hobsonek arratoien afera zurien arazo bilakatzeko erabaki irmoa hartu zuen.

Bere auzotik ibiltzen zen arratoi handienak ehizatzen. Batzuk zuzenean harrapatzen zituen, beste batzuk tranpa bidez. Baina hori bai, beti bizirik ehizatzen zituen. Jendeari erakusten zizkion, lau haizetara zabaldu zuen sekulako arratoi puskak harrapatzen zituela bizirik. Ondoren, honako mezua helarazi zien agintariei: berak eta bere laguntzaileak bizirik mantentzen zituztela arratoiak ezkutuan zeukaten haztegiĀ batean, eta udaletxeak ez bazion konponbiderik jartzen arratoien izurriteari, arratoi erraldoi guzti horiek Georgetown auzoan libratuko zituztela. Ondorioztatuko zenuten bezala, aberatsen auzoa zen hura.

Udaletxeko hainbat kide auzo horretan bizi ziren, eta mehatxuaren aurrean erreakzionatu eta izurritea ezabatzeko bitartekoak jarri zituen udalak.

Hobsonen funtzionatzeko eraren maila lokaleko aplikazioa zehaztu nahian nabil orain…

Arratoiak eta klase borroka

AEB, arratoiak, ekintza zuzena, hobson, klase borroka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude