Aro berri baten hasiera?

http://www.youtube.com/watch?v=eQ_p2uMMME0

Europako egunkari garrantzitsuenen azalak Barack Obama, AEBko presidentearentzat dira gaur. Mundu osoko Interneteko egunkarietan (Rue89, Al Jazeera) jasotzen dira Obamaren hitzak. Izan ere, atzo “aro berri bat” hastera gonbidatu zituen munduan dauden 1.500 milioi musulman.

“Hona, Al Cairora, hasiera berri baten bila etorri naiz.  Elkarganako interesean eta errespetuan oinarritutakoa”, esan zuen Al Cairoko Unibertsitatean eman zuen hitzaldian.

Biolentzia estremistari elkarrekin aurre egin behar diotela adierazi zuen eta Estatu Batuak ez dagoela Islamarekin gerran eta egongo ez dela azpimarratu zuen.

Palestina eta Israeleko gatazkaz ere aritu zen. Ezin da ahaztu Israeldarren Estatuak iragan tragiko batean duela oinarria baina Palestinarrak  “beraien herrian bertan persekuzioa jasaten ari dira”. Irtenbide bakarra bi estatu sortzea dela esan zuen Obamak.

“Ez du dikurtso honek urteetako deskonfidantzarekin bukatuko, eta ezin ditut gaur hona elkartzera eraman gaituzten galdera konplexuak erantzun”, esan zuen. Baina atzotik aurrera, terrorismoaren aurkako gerra, Guantanamo, Irakeko gerra edo Ekialde Hurbileko gatazka beste prisma batetik ikusi ahal izango dira. Agur esan zion Bushen aroari eta berri bat hasi, hitzekin behintzat. Salam aleikum.

Obamaren diskurtsoa Al Cairoko Unibertsitatean

Argazkiak

Haaretz

La RepubblicaLiberationInternational Herald TribuneFrankfurterAllgemeine

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Aro berri baten hasiera?”-ri buruz

  • […] sentiberatasun berria erakutsi zuen Kairoko hitzaldian. Itxaropena bederen piztu da Ekialde Hurbileko jendearen artean. Baina ez dirudi bakeak […]