Argazki lazgarria

MjIxOA==

Zuriaren eta beltzaren proportzioak ez dira berak. Ikusita gezurrezkoa ematen du bateren batek. Baina ez. Egiazkoa omen, errealitatea.

Misiolariaren eskua gosetuarena heltzen. Argazkilariak heldu ziren arte munduak, Europak, Amerikak ez zekiten zer gertatzen zen Ugandan. Giles Fodenek The Last King of Scotlanden kontatzen duena da.

Argazkiaren testuingurua

Idi Aminen garaia zen. Hau Kobokon jaio zen, gosearen erdian, eta hau saihesteko Britainia Handiko Armada kolonialera gehitu zen. Kirolari porrokatua zen eta boxeoko pisu astunen txapelduna izan zen hainbat urtez armada kolonialean postu hobeak lortzen zituen bitartean.  1971an, komandante postua zuelarik, estatu kolpea eman zuen Ugandan.

Aminena ez zen paradisua izan. Hilketak eta errepresio bortitzak ezaugarritu zuten estatu kolpearen ondorengo gobernua. Gosea gutxi ez eta genozidioa, hainbat GKEren ustetan, 500.000 pertsonara arte hil ziren Amin boterean izan zen bitartean. Britainia Handia, Hegoafrika eta Israel kolaboratzaile izan zituen lehen urtetan. Sovietar Batasuna, Ekialdeko Alemania eta Libia gero.

Zortzi urte egin zituen boterean, Tantzaniaren aurkako gerrak eta herritarren haserreak agintetik kendu zuten arte. 1979. urtea zen. Eta argazkia 1980koa da.

Aminek agintea utzi zuenean, Uganda bertatik, Sudandik, Keniatik eta Etiopiatik sortutako talde armatuek, Ugandako ipar-ekialdean harpilaketa izugarriak egin zituzten. Zenbait ikerketen arabera, haziendaren %95 lapurtu zuten, bizirauteko ezer utzi gabe.

Horri gehitu urte hartan Karamojako eskualdean izan zen lehortea. Goseteak 20.000 eta 30.000 pertsona artean hil zituen. Ugandako orduko populazioaren %21. Ugandako umeen %60 hil zen bertan.

Argazki honek irudia eman zion Ugandako sarraski osteko goseteari.

Irudia | Eskua eskuarekin: ez beti | Mike Wells | Creative Commons By SA
argazkia, gosea, historia, word press photo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude