Argazki bera, bi irakurketa

Politikarekin edo ideologia jakin batekin zerikusia duten berriak tartean direnean, jakina da egunkari batzuek alde baterantz egiten dutela eta beste batzuek besterantz, gertakari baten berri zuriz nahiz beltzez eman daitekeela eta argazki batek iritzi adina irakurketa izan ditzakeela. Espainiako prentsan adibide ugari aurki daitezke astero. Eta argi da Valentziako protestak horren isla direla.

El Pais eta El Mundok argazki bera erabili dute azalean: gazte bat lurrean etzanda polizia batek geldiarazten duen bitartean. Testuingurua: Valentziako ikasleen protestak.

Egunkari bateko eta besteko argazki-oinak berdinak diruditen arren, ñabardurek egiten dituzte desberdin. Batzuentzat ikasle eta polizien arteko gatazka bat dena (gazte erradikalak, ordenari aurka egiten dutenak), besteentzat ikasle-protesta da (eskubideen murrizketen kontrako manifestazioa).

El País: “Poliziak gazte bat atxilotu du atzoko ikasle-protestan Valentziako Generalitataren mozketen kontra”.

Titularra: “Valentziako polizia-indarkeriak kritika-jasa eragin du”.

El Mundo: “Polizia batek atxilotu bat geldiarazi du atzoko ikasle eta polizien arteko gatazkan,  Valentziako erdigunean”.

Titularra: “Indarkeriak gora egiten du Valentzian manifestatzaile eta polizien artean”.

La Gacetaren azaleko titularrak mutur baterantz jo du: “Ezker erradikala poliziari aurre egiten dio”, eta Públicok, bestera: “Poliziak adingabeak jipoitu ditu poliziaren indarkeriaren kontrako protestan”. Públicoren irudian polizia batzuk ageri dira adingabe batzuk jotzen (argi ikusten da gaztetxoak  direla) eta La Gacetarenean, gandorra eta rastak dituen gazte bat (estetika “erradikala” eskuinarentzat) poliziaz inguraturik.

Kuriosoa da prentsaren kolore aniztasuna ikustea, eta tristea aldi berean, manipulazio tresna indartsua dela kontuan hartu ezean. Eta, zoritxarrez, irakurle gehienak ez dira horretaz jabetzen.

 

prentsa, Valentzaiko gatazkak

Zer duzu buruan “Argazki bera, bi irakurketa”-ri buruz

  • LanderUrbizu 2012-02-22 00:33

    Artikuluaren azken esaldian ageri den bezala, okerrena jendea informazio manipulatua jasotzen ari dela ez konturatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude