Apareka eta gari-gari

Apareka eta gari-gari – 

Apareka

Trio Mandili Georgian sorturiko folk talde bat da. Georgiako kantu polifoniko tradizionalak kantatzen dituzte panduri musika tresna erabiliz. Hasierako partaideak Tatuli Mgeladze, Ana Tschintscharauli eta Schorena Ziskarauli izan ziren. Gaur egun hasierako taldekide bakarra dago: Tatuli Mgeladze. Beste biak Tako Tsiklauri eta Mariam Kurasbediani dira.

Apareka” kantu tradizionala abestuz egin zuten bertsio heavyak eta bideoak arrakasta itzela izan zuen Georgian eta munduan, bost milioi ikustalditik gora izan zituen. Khevsureti eskualdeko abesti tradizionala da “Apareka”, eta hango dialektoan abesturik dago, izan ere partaideetako bi hangoak baitira. Hemen duzu gozatzeko euren “Gari-gari” abestiaren azken bideoa eta “Apareka”ren bertsioarena.

Apareka

Apareka gari-gari

Zer duzu buruan “Apareka eta gari-gari”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude