Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Honako sarrera hau 2010eko urriaren 31n argitaratu zen, udazkeneko ordu aldaketa zela-eta. Horrexegatik berreskuratu dugu gaur.

Dakizuenez, bitan aldatzen da ordua gurean, denboran atzera egin eta ordu bete irabazita udazkenean eta etorkizunera ordu bete joan eta galduta udaberrian; urtero-urtero.

Asteburu hau da berezi horietariko bat, gaur goizaldean ordu bete egin baitu aurrera ordulariak, 2.00etan 3.00ak izan dira.

.

Urtean bi aldiz, bederen, eztabaida mahaigaineratzen da; ordu aldaketarekin, bene-benetan, zenbat energia aurrezten da? Petrolio krisiarekin, argi naturala probestu eta energia aurreztea izan zuten helburu ordu aldaketarekin,  eta gaur egun Europako Batasuneko herrialdeetan derrigorrezkoa da aldaketa. EBren  ikerketek diote, martxotik urrira bitarteko ordu aldaketarekin etxebizitza baten energiaren %5a aurrezten dela, eta Alemania, Espainia edo Frantzia lako estatu batek 300 milioi euro aurrez ditzakeela.

Alabaina, ordu aldaketak kostua dakarkio gorputzari. Ordu aldaketak berekin dakarren ordubeteko argi murrizketa nahiko erraz asimilatzeko gai da gure gorputza,hiru, lau edo bost orduko murrizketa balitz, atentzio eta kontzentrazio gaitasuna ere murriztu egingo litzateke. Baina, hala ere, badu bere eragina ordubeteak: Begi erretinak eguzkiaren argia bidaltzen dio garunari, eta horrek hormonak nibelatzen laguntzen duenez, ordubeteko argi murrizketarekin garunak zailtasun handiagoz egingo du lan.

Horrez gain, zeharkako eraginak ditu: hala nola, argi gutxiago edukitzeak ariketa fisikoak egiteko zailtasunak dakartza. Eta ordutegi zorrotzetara ohituak daudenei, lotarako, lanerako eta umoreari eragiten die. Horregatik, argi ordu gehiagoren aldeko iritziak ugari dira.

Batez beste, adin ertaineko pertsona batek 3 egun behar izaten ditu ordu aldaketara egokitzeko, eta haurrek gutxiago, nahiz eta lehen egunean eragin handiagoa jasaten duten eurek. Animaliei ere eragiten die ordu aldaketak.

Antzeman al duzu ordu aldaketa?

Irudia | Ordubete gutxiagoz izango dugu argia | , | Creative Commons By SA
Antzeman al duzu ordu aldaketa?