Antipodetan herri-ongizatea iparrorratz

Antipodetan herri-ongizatea iparrorratz –

Antipodetan herri-ongizatea iparrorratz

Azkenaldia entzun dudan berri logikoena entzun dut gaur. Berriak, ausaz ez dira logikoak, objetiboak baino, baina Zeelanda Berritik datorkigunak ez du aurrekaririk mundu mailan; izan ere, antipodetako herrialdea izango da Barne Produktu Gordina (BPG)-aren araberako aurrekontuak herritarren ongizate-tasarengatik ordezten lehena.

Halaxe iragarri du Finantza ministro zelandarrak. 2018ko abenduan, Gobernuak ongizatea neurtzeko neurriak zehazten zituen dokumentu bat publikatu zuen, non identitate kulturala, ingurumena, etxebizitza eta harreman afektiboak hartzen zituen kontutan, besteak beste. Pobrezia, osasun mentala, etxegabekoak, presoak… izango dira lehentasunak. Helburu nagusietako ba, Gobiernuaren esanetan, “atzean gelditu direnak” laguntzean datza: “garapen handiko herrialdean bizi diren arren, oparotasuna ez baita berdin banatzen.”

Herrialdearen (arrakasta) egoera neurtzeko aldagai bakarra –eta hortaz, etorkizuneko politikak egiteko erraminta– ekonomikoa (BPG) izateak, merkatu kapitalistaren erabateko menpekotasunaren aldeko hautu boluntarioa egitea da, eta horixe da gainerako gobernuak gaur egun dauden errealitatea.

Zeelanda Berriak harturiko herrialde-estrategia aldaketa hau, kontsumo eta planetaren suntsiketa ekiditeko soluzio alternatibo beharren emaitza da. Aspalditik, adituak behin eta berriz ohartarazten ari dira amildegi ertzean dantzan gabiltzala, baina argi dago gainerako gobernuek beste aldera begiratzen dutena, edo berdina dena, “garapen iraunkorrerako erronkak, agenda 2030 eta mirariez” ahoa bete eta ez dutela praktikotasunerako politikarik egiten.

Oraindik ez dugu jakingo “Esperimentu hutsa izan zen Zeelanda Berrian proposatutako hura” edo neurri eredugarria izango den gainerako herrialdeentzat. Baina esan genezakeena da etsipen, desengainu eta azaleko erabakietan denbora pasatzen duten agintarien aurrean badela esperantzarik, badela ausardiarik eta badela “politikak zerbaiterako balioko du” esango duenik.

Antipodetan herri-ongizatea iparrorratz

Teknologia, berrikuntza eta eragin soziala