Antifaxistak eta solidarioak askatu!

liberitutti

Aurreko ostiralean, maiatzak 27an, Italiako poliziak Piemonten sarekada egin zuen 20 kideren aurka, zazpiren kontra atxilotzeak aginduz. Azkenean, kide bat gartzelaratu, beste bi etxeko gartzelaratzean daude eta beste bik alde egin behar izan dute.

Aurreko ostiralean, maiatzak 27an, Italiako poliziak Piemonten sarekada egin zuen 20 kideren aurka, zazpiren kontra atxilotzeak aginduz. Azkenean, kide bat gartzelaratu, beste bi etxeko gartzelaratzean daude eta beste bik alde egin behar izan dute.

Argudioa honako hau izan da: Otsailak 27an Cuneoko hirian Casa Pound mugimendu neofaxistak egoitza berriaren inaugurazioaren kontrako manifestaldian parte hartzea eta istiluak probokatu izana. Ez da lehenengo aldia horrelako aitzakia baliatzen dutena Cuneo aldeko militante antifaxista, antagonista eta antitxikitzaileak erreprimitzeko. Urte honen hasieran ere horrelako beste sarekadaren berri izan genuen. Oraingoan haietako batzuen kontra egin dute berriro.

Baina antza, Casa Pound-en aurkako manifestazioan parte hartu izana aitzakia hutsa izan daitekenaren susmoa dago. Izan ere, ez da kasualidadea atxilotutakoak Val Susa bailaran Abiadura Handiko Trenaren proiektu suntsitzailearen aurka lan eta borroka egin dutenak izatea.
Maiatzak 31n amaitzen zaio Italiar estatuari Val Susan AHTaren obrak hasteko epea eta, hasi ezean, Europear Batasuneko dirulaguntzak galdu egingo ditu, hortaz, agian oposizioa “garbitzeko” egin dituzte mugimendu hauek.

Askapenak, Italiar estatuak mugimendu antagonista eta komunistaren kontra egiten dituen sarekada arbitrario eta prebentiboak salatzen ditu.
Estatuaren izaera errepresiboa salatzen dugu, herritarren hitza eta bere sektore kontzientziatuenen ideiak entzun ordez kapitalaren interesen defentsa itsua egiten duelako polizia, epaileak eta legeak militante eta borrokalarien aurka erabiliz.

Behingoz, atxilotuak askatu, errepresaliatuak pakean utzi, faxismoari babes politikoa ukatu eta proiektu txikitzaileak gelditu ditzatela aldarrikatzen dugu.

Atxilotuak askatu, Gora Antifaxismoa, AHTrik ez.

Gora herrien borroka, gora antifaxismoa.