Ama izateaz damu

Ama izateaz damu

Orna Donath soziologo israeldarrak egindako ‘Regretting motherhood: sociopolitical analysis’ ikerketak munduan tabua den amatasunaren alderdi bat aztertu du. Horrela aurkeztu du Klitto! atari feministak “Ama izateaz damutuak”, itzuli berri duen erreportajea.

“Bizitzan egin dudan akats handienetako bat da”, ondorioztatu dute elkarrizketatutako emakumeek.

Ama izateaz damu Ikerketa hau La Marea 36-n aurki daiteke.

.

Bai. Badago gure gizartean ama izan nahi ez izatea baino gauza okerragorik; ama izatea akats bat izan dela pentsatu, eta batez ere, esatea. Orna Donath soziologo israeldarrak egindako Regretting motherhood: sociopolitical analysis ikerketak, munduan tabua den amatasunaren alderdi bat aztertu du. Ama izateaz damutu diren 23 emakumeren testigantzak bildu eta aztertu ditu Donathek. “Nire bizitzako akatsik handiena da”, ondorioztatu dute emakumeek. Bildutako testigantzak emakume israeldarrenak badira ere, amatasunak sortutako emozio eta sentimenduek gainezka egiten duten mendebaldeko edozein herrialdetarako ere balio dezake.

Nola liteke? Euren seme-alabak maite ez dituzten 23 emakume? Baliteke lehen paragrafo hau irakurri ostean, halakorik ondorioztatu duenik egotea. Eta hemen dago akatsa. Orna Donathek elkarrizketatutako emakumeek ez dute halakorik esan; kontrakoa baizik. Elkarrizketetan argi geratzen denez, bizitza nahi luketen moduan bizi ez izanaz damutzen dira.

Donathek hala adierazten du: “Elkarrizketatuek objektua (umeak) eta esperientzia (amatasuna) argi bereizten zituzten. Gehiengoek argi azaleratzen zuten euren seme-alabenganako maitasuna, eta amatasunaren esperientziarekiko gorrotoa”.

Hortxe dago Donathen ikerketaren erradikaltasuna. 2008 eta 2011 urteen artean egindako ikerketa Alemanian aurkeztu zen lehen aldiz, eztabaida handia sortuz, eta #regrettingmotherhood traolapean zabaldu zen sare sozialetan zehar. Elkarrizketatutako emakume askok diotenez, eta haien herrialdean ama ez izateak dakarren irudi publikoarekin bat eginez, hustasun eta galera sentsazioak pairatuko zituzketen seme-alabarik eduki izan ez balute. Hori, egun dakitena jakingo ez balute, noski. Testigantzak irakurri ostean, hitz bat datorkigu gogora: askatasuna. Bizitza nahi dugun eran bizitzeko askatasuna, eta ez bikoteak edo giro zehatz batzuek sortutako presio edo konbentzioek baldintzatua. Izan ere, oraindik askori onartzea zail bazaie ere, ama izatea ez da betebehar bat.

Charlotte, 44 urte, dibortziatua, bi semeren ama. Honela azaldu du bere experientziaren zailtasuna: “Ama izateaz damutzen naiz, baina ez naiz haurrez damutzen, ez haien izaeraz, ezta direnaz ere. Maite ditut. Nahiz eta ergel batekin ezkondu, ez naiz damutzen, ze beste batekin ezkondu izan banintz ere, beste seme-alaba batzuk izango nituzkeen. Eta nik hauek maite ditut. Paradoxa bat da. Seme-alabak edukitzeaz eta ama izateaz damutzen naiz, baina maite ditut nire semeak. Beraz, ez da azaltzen erraza. Ez dut haiek hemen ez egoterik nahi, baina ez dut ama izan nahi”.

Ikerketak zera eman nahi du ezagutzera: bizitza asko euren jabeek zer nahi duten erabaki gabe bizitzen dira eta, erabakitzen dutenerako, beranduegi izaten da. Atalyak 45 urte ditu, bera ere dibortziatua da, eta haren hiru seme-alabak aitarekin bizi dira: “Automatikoki pasa nintzen ama izatera. Inongo momentutan ez nuen pentsatu seme-alabak izateak edo ez izateak ekar zitzakeen ondorioetan. Atzera egiteko aukera izango banu, ez nuke seme-alabarik edukiko”.  Tirtza, 57, dibortziatua, bi semeren ama, eta amona; azaldu duenez, seme-alabarik ez edukitzearen aukeran ez zuen pentsatu ere egin: “Lagunekin hitz egiten dudan bakoitzean esaten diet garai hartan, egun dudan esperientzia izango banu, ume baten laurdena ere ez nukeela sortuko. Denboran ezin atzera egitea da niretzat mingarriena. Ezin dut ezer konpondu”.  Naturalena seme-alabak edukitzea da eta, gizarte honetan, 30etik gorakoei jada berandutu egin zaiela esaten zaie.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ikasketa Demografikoen Zentroaren arabera, 1970 urtearen inguruan jaiotako lau emakumetik batek ez du seme-alabarik izango. Odelyak, Tirtza baino askoz ere gazteagoa den emakumeak, iritzi bera du. 26 urterekin, bere seme bakarra izan ondoren, ama izateko prest ez zegoela ikusi zuen: “Baina haurrak ez izateko aukeran ez nuen pentsatu ere egin”.

Laburbilduz, eta hasteko, Donathek egindako ikerkuntza entzuteko gonbita da. Testigantza hauek irakurri ostean uler daiteke emakume hauen egoera. Bestalde, emozioen aldarrikapena ere bada, eta baita bizitza nahi dugun eran bizitzeko erabakia hartzeko gonbita ere. Beldurrik eta taburik gabe. Edonor damutu daiteke ama izateaz. Edonork har dezake ama ez izateko hautua. Inork ez gaitu kontrakoaz konbentzitu behar.

.

Ama txarren kluba

Espainiar estatuan, sare sozialetan indar handia duen “Ama txarren Kluba” el Club de las malas madres sortu zen amatasuna desmitifikatzeko helburuarekin. “superwoman-aren kontzeptuarekin bukatzea lortuko dugu; gizarteak inposatu eta ezertan laguntzen ez digun kontzeptu horrekin. Ez dugu super-botererik, eta ez dugu halakorik eduki nahi”, azaltzen dute haien asmoen deklarazioan.

Ama txarraren egunerokoan –Diario de mala madre– Amelia Baenak egun, oraindik, gaizki ikusia dagoen adibide bat – haurrik gabe, norberarentzat denbora hartzea izan daiteke kasuetako bat- jartzen du: “Ez ezazu gezurrik esan. Bankuko ilara amaigabea maiteko duzu, txanda eskatu eta aulkietako batean eseriko zara, hotza, bai, baina erosoa zure gorputz kolpatu eta  logalearentzat. Infinitura begiratzeko probestuko duzu, mugikorra eskuan duzula”.

.

* Itzulpen honen jatorrizko artikulua: http://www.lamarea.com/2016/03/07/arrepentidas-de-ser-madres/
Ama izateaz damu / Ama izateaz damu / Ama izateaz damu
Amatasuna, Askatasuna
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

13 pentsamendu “Ama izateaz damu”-ri buruz

  • Ez da askatasun kontua, norberekeria hutsa da, baina tira ama izan ez nahi duten horiek 80 urte izaterakoan inorren laguntza ez dutenean eta etxean bakar bakarrik eta lur jota daudenean damutuko dira.

    Bitxia da ikustea nola ezker “abertzaleak” aberriaren kontra dauden talde feministak babesten dituen, aizue, umerik gabe aberriak jai dauka!

  • Giza izaerako ezaugarri bat da; lortu ez duguna lortu nahi izatea, eskura ez duguna, eskura izatea.
    Ziur nago, 23 emakume horiek umerik izan ez balute, ziur asko, orain umeak ez izatearen damu egongo liratekeela. Ez dira emakume gutxi, loretan zeudela umerik nahi ez eta orain erabaki horrekin damututa daudenak.
    Guztiok aldatuko genituzke gure iraganeko pasarte asko hori posible balitz, baina ez da posible eta damututa bizitzea zentzugabekeria izateaz gain, ez du ezer aldatuko; balizko olak ez du sekula hirinik ematen.

  • Joe, ni bai damutuko nintzatekeela holako ama bat izateaz.

  • Eskerrak feminaziek ez dituztela umerik izan nahi. Desager daitezela lehenbailehen (okerrena da besteren batzuk sortuko direla, baina ez dira hedatuko behintzat).

    Beste erantzunetan esan bezala, egin dezala Darwin-ek bere lana. Ah eta nagusiak direnean inortxo ere bisitatzen edota zaintzen EZ dituenean eta bakardade tristenean bizi direnean, ez daitezela kexatu.

  • Ama izatea munduko gauzarik politena da. Uma Thurmanek esan zuen, “seme alabak izan aurretik uste nuen maitasuna mugatua zela. Orain uste dut mugagabea dela”. Emakume hoiek nahiago izango zuten seme alabak jaio izango ez balira! Nahiko negargarria iruditzen zait gainera aukera pertsonal frustrante bat arazo soziala bihurtzea. Oraindik ez dira sortu “millonarioak izan nahi genuen, baina ez gara, eta damututa gaude” kolektiborik.

  • Hiltzen Hil 2016-05-22 12:01

    Ama izatea da emakumearen bizi-xederik gorenena, ezbairik gabe. Amak, gainera, funtsezko katebegiak dira herriaren ezagutza eta tradizioa belaunaldi berrietara igortzeko. Ama izan nahi ez duten emakume euskaldunek min handiagoa egiten diote Euskal Herriari estatu-errepresioak baino. Alegia, nola lortuko dugu euskara euskal herritarron ama-hizkuntza izatea ama euskaldunik gabe? Zenbait euskal feminaziek nahiago dute, ordea, judutar boltxebike baten hitz pozointsuei jaramon egin, euren frustrazio eta disfuntzioen justifikazioak aurkitzeko. Alla kuidaus zuen bizitzarekin, baina utzi euskal gizartea zikintzeari zuen zaborrarekin, arren.

  • Beti bezala (eta kasu honetan gainera Israelen dabil judutar alu batek) feministek herri zuri eta garatuen jaiotze tasaren jaitsiera bultzatzen, hirugarren munduko milaka eta milaka bizilagunek ehunka seme-alabak dituzten bitartean (gure dirulaguntzei esker noski).

  • Andra bat umeak edukitzeagaz damututa badago, ze nolako fustrazio maila edukiko zuen oxitozina gabeko, eta antinaturalak diran kasu honeetan:

    1) ohe batetik bestera ibiltzen, azaleko harremanekin
    2) eleberrietako harreman perfektuekin fantaseatzen.
    3) katuegaz ingurutatuka

    Ginekologoa den neska batek, berak ikusitakoaz hauxe esan zidan; Umeak ez dauzkaten adineko andra guztiak, zoroak bihurtzen dira.

  • Peru Dulantz 2016-05-23 10:22

    Bada, nik primeran ulertzen ditut emakume horiek. Inoiz ez dute esan seme-alabak maite ez dituztenik, ezta seme-alaba horiek izateaz damu direnik ere; amatasuna hautatzean galdu dituzten aukera guztiez dira damu, eta zinez aitortu behar da amatasuna-aitatasuna aukeratzen denean beste gauza askori egin behar zaiela uko hainbat urtetan, behar bezalako aitak eta amak izango bagara behintzat.

  • Ni Perurekin bat nator. amatasuna hautatzean galtzen dira beste bizibide asko, zenbait urtez bederen….Ni bi seme maitagarrien ama naiz, ez naiz damutzen egindako hautuaz baina uste dut gauza asko alda daitezkeela haurren hezkuntzan, etxekoan, eskolan zein jendartean…adibidez, amatasunaren ardurak aitatasunaren arduren mailari parekatzea praktikan, denbora eta familiaren antolaketa ezberdina, lan munduaren antolaketa egokiagoa … Haurren hezkuntza sobera garrantzitsua da, eguneroko lan, etxeko lan , gizarte lan, eta beste lan eta ardura guztien artean beste obligazio bat bezala pairatzeko. Haurrak zoriontasun iturri paregabeak dira horretarako aukera ematen badiegu eta badigute!

    • Zurekin ados, beste herri askotan dirulaguntzak eta lan baldintza bereziak daude amentzat eta gurasoentzat orokorrean, hemenb berdin beharko luke, haurrak edukitzeak abantaila bat, izan ere haurrak ez dira familiaren altxor kuttunena bakarrik, herri oso baten etorkizuna eta altxor kuttunena ere badira, horregatik demografien guda honetan herri guztiek euren “natalidadea” igo nahi dute etxaiarena jetxiaz.

  • Islamiarrek oso argi dute ba haurrak edukitzearen garrantzia, hemen Europan bertan “zuek alemanak ume bat duzue gun lau, Europa gurea da” diotenean.
    Gure herria aldiz, Europan estatu guztiek natalidade baxua daukate, 2.3…….2.4…….suposatzen da 2 puntutatik edi 1.8 tik jaixten den herria desagertzera doala, Europa osoan, baxuena ESpainiak dauka, eta ESpainiar estatu osoan baxuena guk, beraz Europa osoko baxuena geuk, ORDEZKATUAK IZANGO GARA, ATZERRITAR BATZUENGANDIK ORDEZKATUAK

    Haurrak edukitzera ezin duzu inor behartu, nahi duenario ordea ez zaio batele laguntzen, eta artikulu hauek irakurrita gainera badirudi ez edukitzera bultzatu nahi dituela norbaitek.
    Diodan bezela nik ez nuke inor behartuko, baina jakizue, nik islamiarrak bezaka epe etorkizunean pentsatzen dudanez niretzako haurrak eduki nahi ez dituen norbaiten iritziak EZ DU EZER BALIO, EZ BAITU ETORKIZUNIK.Beraz iruzkinau idatzu duenaren eta babesten duen edozeinen iritziak ez du ezer balio niretzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude