Aljeria begi puntuan: hamar ohar errepublika demokratiko arabiarra ezagutzeko

  1. Aljeria izena bere hiriburutik eratorria dago: Aljer. Arabieraz Al-Yaza´ir esaten da, eta “irlak” adierazi nahi du. Izendapenak hiriburuaren kanpo aldeko portuan dauden irlatxoei egiten diete erreferntzia. Egun barra egiteko baliatu dituzte irla horiek. 1842tik, hiriburutik eratorritako izena hartu zuen estatuak. Arabieraz, hiriburuak eta estatuak izen bera mantentzen dute.
  2. Egun Aljeria dena duela bi milioi urtetik populatua dago. Homo Sapiens Sapiensaren arrastoak topatu dituzte hango lurretan eta baita aitzuloetan antzinako margoak ere. Tassiliko parke nazionala Unescok Nazioarteko ondare gisara izendatu zuen. Terrence McKennarentzat, Tassilin kokatu zitezkeen Edengo lorategiaren mitoa, eta han bertan sortu zitekeen kultura ere.
  3. Algeriaren islamizazioa eta arabieraren ailegaera VII. mendekoa da, gutxi gorabehera. Bereberea gaur egunean ere entzun daitekeen arren, Aljeriako arabiera da bertakoek euren komunikazioetarako erabiltzen duten hizkuntza.
  4. XVI. mendetik XVIII.era, Espainiarren presentzia nabarmena izan zen. 1501ean Portugaldarrek hura inbidatzeko saiakera egin zuten, baina osterantzean Espainiaren eraginpean egon zen egun Aljeria dena. 1830-etik aurrera, Frantziak hartu zuen lekukotza.
  5. Historia garaikidean, eta zehatzago XX. mendean, unerik interesgarrienetako bat izan zen Frantziar eta Aljeriarrak gurutzatu zituena: Aljeria Frantziaren departamendu bat gehiago zen, baina 1954an, Aljeria deskolonizatzeko eskariari muzin egin zion Frantziak. 1962an, liberazio gerra gertatu zen eta Aljeria, ordutik, independentea da. Eviango akordio sinatu zuten FLNk eta Frantziako Gobernuak. Ferhat Abbas izan zen lehen Asanbalda Nazionaleko presidentea. Liberazioarekin, milioi bat europarrek utzi zuten Aljeria.
  6. Ben Bella izan zen lehen presidentea. Aljeria estatu sozialista bilakatzeko asmoa izan zuen, frantsesek utzitako ondasunak nazionalizatu baitzituen lurraldeko entrepresa garrantzitsuenekin batera. Enpresa txiki eta ertainen autogestioa bultzatuko zuten neurriak abiarazi zituen, eta horrekin batera, nekazal erreforma eta emakumearen askapenerako neurriak hartzea proposatu zuen. Beloa kentzea eta lan munduan sartzeko neurriak eginarazi zituen, horretarako. Hezkuntzan ere, alfabetizazio programak eta arabizazioa bultzatu zuen, berebereak bere aurka altxatu zirelarik. Ben Bella FLNko burua zen, eta alderdi hura zen alderdi bakarra. Bellak boterea bere baitan bildu zuen buruzagi autoritarioa bilakatu zen eta 1965ean, estatu kolpe baten ondoren, kargutik kendu zuten, 10 urtez kartzelan mantenduz.
  7. Al Jazeerak Gerra Zibil zikin gisara definitu du Aljeriako egoera. Alderdi bakarra izan zuen (FLN) 1988ra arte, baina orduz gero, gainerako alderdiak legeztatu eta 1991ean FISek irabazi zituen hauteskundeak (Askapenerako Frente Islamikoa). Armadak larrialdi egoera izendatu zuen eta boterea hartzea oztopatu zion. Honek Askapenerako Frente Islamikoak armak hartzea ekarri zuen. Errebelde eta armadaren arteko gatazkak gertatu dira ordutik. 1991tik 1994ra militarrek izan zuten gobernua egoera baretzeko. 1999az gero, Bouteflika dago boterean.
  8. Aljeria ulertzeko ezin da bazterrera utzi Sahara. Herrialdearen zati handiena desertuak hartzen du, bere kokagune eta antolamendu oro baldintzatuz.
  9. Baliabide naturalei dagokionez, Aljeria oso aberatsa da: petrolioa, gasa, burdina, zinka, zilarra, kobrea eta fosfatoa. Baliabide horiek jartzen dute Aljerian gerta daitekeena munduaren begietan. Interes asko gurutzatzen dira Aljerian.
  10. 34 milioi biztanle ditu Aljeriak. Populazioa oso gaztea da, 27,1eko adina baitu, bataz beste. Populazioaren %65 hirietan bizi da, batez ere iparraldean, hegoaldea desertuak hartua baitu. Populazioaren herenak hitz egiten du bereberea. Erlijioz, sunnitak dira ia erabat.

Aljeria ulertzeko hamar ohar

Irudia | Aljeria ulertzeko hamar ohar | Ezezaguna | LGPL
aljeria, bouteflika, magreb

Zer duzu buruan “Aljeria begi puntuan: hamar ohar errepublika demokratiko arabiarra ezagutzeko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude