Ali Lmbret kazetaria gose greban

Ali Lmbret kazetariaAli Lmbret kazetaria

Zuzeu orainkariak lehenengo egunetik izan du bidelagun Ali Lmbret kazetari marokoarra. Horren adibide dira hark gurera ekarritako lanak. Berak idatzi eta guri eman, itzulita argitara ditzagun.

Orain bi asteko gose greban sartuta dago Ali, zergatik eta Mohamenden gobernuak ez diolako agiririk berritu nahi. Bere herrira ezin itzulirik dago eta, dioenez, amaiera arte eutsiko ei dio grebari. Ezagutzen dugunok sinetsi egiten diogu, bai baitakigu zein den kaskagogor eta irmo bere erabakietan.

Ez da lehen aldia Ali Lmbret eta Marokoko monarkia parez-parez jartzen direna. Aspalditik dator kontua, beste batzuetan ere izan dugu hori mintzagai.

AlĂ­ri astekariak itxi dizkiote, eraso egin, lan egiteko debekuak ezarri… baina zela edo hala, beti egin du aurrera. Horren adibide da berak sortu eta gidatzen duen Demain online aldizkari elektroniko satirikoa, Maroko aldeko hautsak behin eta berriz harrotzen dituena.

Joan zen apirilean bete zuen Alik kazetaritzan aritzeko hamar urteko debekua, baina beste hari batetik tiratu diote orain txotxongiloa delakoan. Erratuta daude, ordea, agintari magrebiarrak.
Berrikitan erreportajea eskaini dio TV5 telebista frantziarrak.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.