Aukerarik frikienak

Denok gabiltza aztoraturik domekako hauteskundeetako emaitzarekin, baina badira hau guztia umore gehiagorekin hartzen dutenak ere. Espainiako alderdien erroldan hiru badira, gutxienez, zela edo hala gurekin  lotuta diruditenak. Euretako bat, TXOMIN: ALDERDIRIK ONENA

Alderdi hau Madrilen aurkezten da eta dioenez, bere ideologia Zentro-Muturrekoa da.

Programa:

– Inongo ibilgailurik ez da joango atzerakako martxa sartuta, hori atzerakoiakeria baita. Bestalde, inongo ibilgailurik ez da joango segundoko 300.000 kilometrotik gorako abiaduran. Bestalde, elkarrizketa batean diotenez, debekatu egingo dute istripuetako abiaduran joatea. ( Bitxia da, baina elkarrizketa hau Iñaki Berazaluce delako batek sinatzen du eta, egia esan, irudiko ikurra esango genuke Oskorriren diska batetik atera eta atheltizaturiko Gabriel Aresti baino ez dela.

 

———-Enigma:

– Zergatik Madrilen eta ez Bilbon?

Alderdi honek, gainera, partaide guztiak ditu arrak, heterosexualak, buru urdintzen hasiak eta betaurreko beharretan direnak. Eta asko agin dezake:

 

 

———Nafarroako Murugarrenen ere aurkezten da Amanece que no es poco hautagaitza, eta nola ez ba, frikien  klasiko bat ere bai Bizkaian: Karma Demokratikoaren Alderdia, espreski prostituzio iragarkirik onartzen ez duen agerkari baten atzeko antolamendua:

 

 

 

—————————-Eta orain galdera serio bat, nondik ateratzen du jende honek honela ibiltzeko astia eta, batez ere, umorea?

Airetik bizi naiz. Ia.