Alda al dezake musikak mundua?

Alda al dezake musikak mundua?

Denok dakigu musika zer den, izan ere, denok noizbait gutxienez behin entzun dugu. Batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago, baina gorrak ez garenoi burmuinera heldu zaizkigu doinu asko eta asko. Ni neu ez naiz musikan jakintsua. Ez dut solfeo ikasi, baina nire musika gustuak baditut. Tira, oraindik ez dut erabat argi zer gustatzen zaidan eta zer ez, baina estilo batzuk bai baditut gustukoen “zakuan” eta beste batzuk “bakarrik festa giroan entzuteko prest nagoen horien zakuan” sartzekoak.

Gorrotatuenen artean aipua egin dezaket; Reggeaton gorrotagarria zait. Denek “taaapun-taaa-pun” erritmo bera dute. Berdin dio zein jarri. Euren bideoetan beti agertzen dira hegoamerikarrak eta “playboy” itxurako mutilak (aberatsen itxura eman nahi duten matxitoak, beti ere, neskez eta auto garestiez inguratuta egon nahi dutelarik). Musikak mundua aldatzeko adina botere al du?

Alda al dezake musikak mundua?

Musikak zeregin handia izan dezake munduan. Jende askok dena utz dezake musikagatik, abeslari izateko. Hori ikusi zen duela hamabost urte; “Operación Triunfo” delakoa sortu zen, hamasei lagun sartu ziren musikari buruzko telesaio batean. Espainiak alde egin zuen rock edo punk estilotik, pop eta balada estilora (edo behintzat hala zioten musika komertzialeko adituek). Han egon zen aldaketa handi bat Espainiako musikan, izan ere, hamasei ezezagunek, telesaio bakar bati esker, pabilioi eta futbol-zelai ugari bete zituzten.

Musika komertzialean, askotan, abeslari eta taldeak artifizialak dira. Hau da, ez dute eurek sortu musika, baizik eta konposatzaileek bere lana egin ondoren, abeslariak bilatzen dira. OT aurretik, POP musika asko horrela egiten zen, baina agerian utzi gabe. OT bezalako saioen ondoren (mundu mailan formatu horretako programak herrialde guztietan egon dira), artifizialtasun horri bidea eta aitortza eman zaio. “Ondo” ikusten zen, abeslarientzat abestiak espreski sortzea baina abeslarien sormena inola ere baloratu gabe.

galeria_23985_postBeraz, “munduak musika aldatu” baino, askotan “musikak mundua aldatzen” duela pentsa genezake. Izan ere, askotan, musikaren bidez, gazte eta nerabe askoren sentimenduak bideratu, berpiztu edo moldatu daitezke. Askotan, gazteok ez daukagu argi zer gustatzen zaigun eta musikak proposamenak egiten dizkigu eta guk proposamen bat edo bestea “erosteko” beharra eta nahia izaten dugu. Horren ildotik, janzkera, ideologia, hizkuntza, jarrera… moldatu egiten dugu (kontzienteki edo inkontzienteki). Adibidez, globalizazioarekin gazte asko berdin-berdin jokatzen dute munduko punta batean zein bestean, talde beraren jarraitzaile sutsuak baldin badira.

Alda al dezake musikak mundua?