Akats oro gizatiarra da hala beharrez

momento-accidente

Santiagoko tren istripuaren harira.

Gaur goizean, Javier Ortizen webgunean aritu naiz kazetari honek hainbat istripuri buruz idatzitako zutabe eta apunteen bila. Gogoan nuen Valentziako Metroko istripua (2006ko uztailaren 3koa), baina 2003aren hasieran Madrid-Cartagena Talgoak izandakoari buruz idatzitakoa azaldu zait. Álvarez Cascos zen orduko ministro eta Otra vez «el fallo humano» izenekoa idatzi zuen donostiarrak.

Uste dut aproposa dela gauza guzti hauek gogoratzea jakiteko komunikabideek eta agintariek nola funtzionatzen duten halako egoera baten aurrean (hauek bezalakoak bazter batean utzita: ez dut webgunearekin lotu, twitter sarean igotako argazkiarekin baizik).

Ikerketaren gertuko iturriak: “Inork bere gain hartu nahi ez duen baina plazaratu nahi diren datu edota ideien berri emateko Prentsak erabiltzen duen eufemismoa da”.

Giza akatsak: Javierrek idatzi zuen “ez dakit jada zenbat aldiz esan bezala, «giza akatsa» gaztelaniaz erabiltzen den «persona humana» bezalakoa da: txorakeria. Akats oro gizatiarra da hala beharrez. Soilik egiten du akatsa aukeratzeko gaitasuna duenak. Makinek ez dute akatsik egiten: haiek komeni dena baino denbora gehiagoz lanean uzten dituztenek sartzen dute hanka, behar diren bezalako errebisioak egiten ez dituztenek, behar ez bezala maneiatzen dituztenek, eta abar”.

Edota 1997ko zutabe batean esan bezala, (Fallos humanos), “giza akatsak eta akats mekanikoak (edo naturalak) desberdintzea ez da soilik astakeria kontzeptuala. Argibideak eman behar dituztenentzako aldrebeskeria oso erabilgarria da: argibideak saihesteko aukera ematen die”.

Azken finean, “ematen du dena abilezia handiz egina dagoela, istripuren bat gertatuz gero, konpainiak eta Ministerioak ahalik eta azkarren eskuak garbitzeko aukera izan dezaten, zaurituak bisitatu, hildakoei lurra eman … eta akabo”.

P.S.: Valentziako Metroan gertatuko apunteetako batek titulu esanguratsua du: Cuanto más se sabe, peor (Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta okerrago).

(Jatorrizkoa Harrikadak blogean)

descarrilamiento, galizia, renfe, santiago, talgo, tren, trena

Zer duzu buruan “Akats oro gizatiarra da hala beharrez”-ri buruz

  • Euskaldun konspirainoko topikoen barruan sartzen da zuzeu albistaria. Eszeptisizmoa oinarritzat duzue eta horrela doa Euskal Herria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude