Ai Weiweik Gangnam style eskuburdinekin dantzatuz zirikatu du Txinako gobernua

zuzeu.eus-logo7
Ai Weiwei artista, Txinako gobernuaren zartailu lanetan ari da beste behin, nazioartean duen oihartzun mediatiko zabala probestuz. Etxean gatibu du gobernu txinarrak Ai Weiwei, baina horrek ez du kikildu, eta probokazioen jokoari eutsi dio. Oraingo honetan, Hego Korean jaio eta mundu maila musika hit bihurtu den Gangnam style dantzaren parodia egin du Beijingo bere etxeko lorategian, hainbat kidek lagunduta. Hainbat pasartetan eskuburdinekin keinuka agertzen da Ai Weiwei, baita beste lagun bati kateatuta ere. Dantzaren eta parodiaren kalitate eskasa gorabehera, Ai Weiwei-ren salaketa mezua luze eta zabal dabil sareetan eta hedabide tradizionaletan.

“Sentitzen dugu pertsona bakoitzak bere burua adierazteko eskubidea duela eta eskubide honek lotura zuzena duela gure zoriontasunarekin eta existentziarekin berarekin ere”, azaldu du Ai Weiweik bideoa eskegi ostean. Txinako interneteko zaindariek herrialdeko ordenagailuetatik sarbide oro itxi dituzte. Une honetan 2,4 milioi dolar ordaindu behar ditu Ai Weiweik kartzela saihestu nahi badu, zerga iruzurra egotzi baitiote.

ai weiwei, gangnam style, txina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude