Ai Weiwei artista txinatarrak lau webcam bidez zuzenean emititzen du bere bizitza

wei weiAi Wei Wei gizarte ekintzaile eta artistak lau webcam jarri ditu bere etxean, eta interneten ikus daitezke 24 orduz haren irudiak, zuzen-zuzenean. Aske izan arren, poliziak eragiten dion “etengabeko jarraipena” salatu nahi du ekintza horren bidez.

“Nire bizitza hain dago zelatatua eta monitorizatua: telefonoa, ordenagailua… Gure bulegoan bila ibili dira, egunero jarraitzen naute eta etxe parean segurtasun kamerak ditut”.

Ai Weiwei artista eta ekintzaile txinatarrak irtenbide sortzailea eman dio, beste behin, askatasun falta egoera bati. Oraingoan, bere etxeko lau txokotan beste hainbeste webcam jarri ditu eta web orrialdea sortu du24 orduz bere egunerokoa edonork ikus dezan.

2011ko apiriletik ekainera kartzelan izan zuen Txinak Ai Weiwei, “krimen ekonomikoak” egotzita. Lau egunez ezkutatu zuen Gobernuak Weiwei atxilotua izan zela. Aske utzi zutenetik, espetxeetako tortura kasuak salatu ditu bere twitter kontutik. Aurretik Txinako Gobernua haserretu du Weiweik, 2008an Sichuango lurrikaran gobernuaren papera kritikatu baitzuen, eta 2010 urtean Shangain izandako sute baten hildakoen ardura gobernuari egotzi baitzion.

“Pentsatu nuen zergatik ez nituen kamarak jarriko horrela jendeak nire ekintzak ikus zitzan. Hori egingo dut eta espero dut autoritateek ere gardentasun gehiago erakutsiko dutela”, azaldu du Weiweik.

Ai Weiweiren artelanak mundu osoan egin dira ezagun azken urteetan.

ai weiwei, artea, Mundua, txina

Zer duzu buruan “Ai Weiwei artista txinatarrak lau webcam bidez zuzenean emititzen du bere bizitza”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude