Agur, Espainia?

TV3tik azaldu dutenaren arabera, Kataluniako biztanleei interesatzen zaien gaia dela kontsideratuz, mendebaldeko mugimendu independentisten nondik norakoak ikertu dituzte ‘Adéu, Espanya?’ dokumentalean.

Joan Maragallen poema batetik hartua du izenburua lanak. Baina Espainiari agur esateak ez dio graziarik egin askori.

PPk eta Ciutadansek TV3en aurka jo dute, indenpendentzia bultzatzen duela esanaz. Eta estatutari buruzko erabakiarekin lotu dute TV3ek orain emititzea erabaki izana. Alber Riverak gutxiengo batek defendatzen duten independentismoari kabida gehiegi ematen dio kate publikoak.

Komunikabideetan ere kritikei lekua egin diete egunotan. El Mundon, La Vanguardian edota Cope irratian, besteak beste.

Badirudi independentzia hitzak beldurra eragiten duela gizarteko hainbat sektoretan. Hala ez bada, zaila baita Katalunia ekonomikoki eta jurdikoki Quebec, Groenlandia eta Eskoziarekin konparatzen dituen lan batek halako zalaparta sortu dezakeela azaltzea.

Hona hemen dokumentalaren aurrerapena:

Nzcz

On ets, Espanya?

No et veig enlloc.

No sents la meva veu atronadora?

No entens aquesta llengua que et parla entre perills?

Has desaprès d’entendre an els teus fills?

Adéu, Espanya!

– Joan Maragall –

MjQ3Mg==

2 pentsamendu “Agur, Espainia?”-ri buruz