Agur esango du “independentzia” ekarri behar zuen El Mundo-ren EAEko delegazioak

El Mundo egunkari espainiarrak EAEn duen delegazioan kaleratze masiboa egikarituko du. 1991 urtean argitaratu zuten lehenbizikoz gehigarria. Pedro J. Ramirez-ek autodeterminazioa eta ETArekin negoziazioa defendatzen zuenean.

Cuarto Poder hedabide digitalak jakinarazi du El Mundo egunkariak Espainiako estatuan dituen delegazioetako langileen %90 kaleratuko dituztela. Hala, EAEn dituen 19 lagunetatik bi besterik ez dira geldituko Unidad Editorial etxeak hartutako erabakiaren ondorioz. 22 urteko ibilbidea egin du El Mundo-k EAEn. Une egokia da delegazioaren itxiera gogoratzeko nolakoa zen lehen El Mundo, eta nolakoa den orain. Jakina da gaur egun “nazionalismo periferikoen” aurkako jarrera sutsua duela bai El Mundo-k baita bere zuzendari Pedro J.  Ramirez-ek ere.  Besteak beste, Dena ETA da doktrinaren sustatzailea izan da, eta horretan darrai. Kode deontologiko oro gainditu dute euskal gatazka desitxuratzeko helburuz. Jarraian azken azal polemikoa, agerian uzten duena bere ildo editoriala.

elmundo5

Baina, gazteek gogoratuko ez dutena da El Mundo-k 90. hamarkadan Euskal Herriko gatazkarekiko zuen jarrera, esan dezagun, “ulerkorra”. Pare bat orri dakarzkigu, biak Iñaki Galdos-en blogetik lortutakoak. Lehenbizikoa 1994 urtekoa da. El Mundo-ko zuzendariak Bilbon hartu zuen parte Gran Atlas Historico del Mundo Vasco lanaren aurkezpenean. Garai hartan, orain ez den bezala, Ramirez ez zen independentista. Baina, aldiz, autodeterminazio eskubidearen aldeko jarrera zuen. Are gehiago, hori goraipamen gisa idatzi zuen titular El Mundo-ko kazetariak: “Los vascos tienen derecho a la autodeterminacón”.

vascos autodeterminacion ramirez

Bigarren irudia 1996 urtekoa da, alegia, EAEko delegazioaren bosgarren urteurrenekoa. Egun hartan Ramirezek Euskadi ante el sueño de la razon artikulua idatzi zuen. Beste behin autodeterminazio eskubidearen alde egin zuen, eta ETArekin negoziaketaren alde egiten zuen. “Creemos  que bajo sus expresiones más terribles el problema vasco tiene sus raíces históricas tan profundas que sólo será posible solventarlo desde la audacia política. Por eso yo mismo firmé no hace mucho tiempo un artículo firmado ´un noruego para ETA´ proponiendo una negociación tan secreta y remota como la que Israel y la OLP desarrollaron en Oslo”.

Artikuluaren irudia independentzia politikoaren eta independentzia periodistikoaren hitz jokoarekin irudikatu zuen. “El País Vasco ya tiene la independencia. Toda la independencia de El Mundo”.

Pedro J. Ramírez y la autodeterminación-00002

Nola aldatzen diren gauzak kamarada!

El Mundo, kazetaritza

7 pentsamendu “Agur esango du “independentzia” ekarri behar zuen El Mundo-ren EAEko delegazioak”-ri buruz

  • H. Etxeberria 2013-01-15 23:07

    Zaila da sinestea nolakoa zen El Mundo garai hartan, baina benetan izan zen arnas berria. Pentsa ezazue ia osorik euskaraz zen kulturako gehigarri bat egitera ere iritsi ginela! Orduan El Mundon idazten genuen, besteak beste, Javier Ortizek, Mariano Ferrerek, David Barberok, Ramon Zallok… Zin dagit askatasun osoz ibili ginela, lagun ustekoa zeharo etsaitu zitzaigun arte. Halako batean kito: okerretik okerragora eta san sefini.

  • Hasier Etxeberria

    Zaila da sinestea nolakoa zen El Mundo garai hartan, baina benetan izan zen arnas berria kazetaritzarentzat. Pentsa ezazu ia osorik euskaraz zen kulturako gehigarri bat egitera ere iritsi ginela asteburuetarako! Orduan El Mundon sekulako kronika eta erreportajeak irakur zitezkeen, eta hemengoen artean idazten genuen, besteak beste, Javier Ortizek, Mariano Ferrerek, David Barberok, Ramon Zallok, Perico Ibarrak… Zin dagit askatasun osoz ibili ginela, lagun ustekoa zeharo etsaitu zitzaigun arte. Halako batean kito, ez genuen etortzen ikusi lema kolpe sinesgaitz bat, ordura arteko guztia zilipurdikatu zuena hain juxtu guztiz alderantzizkoa eginez. Une hartatik okerretik okerragora eta San Sefini.

  • Oraindik gogoan dut ordulo El Mundok zazpi probintziako eguraldi mapa zuela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude