[Azalak] AEBko Auzitegi Gorena eta abortu eskubide konstituzionala gaurko munduko egunkarien azaletan

AEBko Auzitegi Gorena abortu eskubide konstituzionala –

AEBetako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du abortu eskubide konstituzionala, eta honek herrialdeko estatuen erdietan baino gehiagotan abortua debekatzea ala haurdunaldia eteteko aukerak murriztea bideratuko du. Estatu bakoitzak arautuko du aurrerantzean abortu eskubidea, Alabama, Arkansas, Kentucky, Louisiana, Missouri, Oklahoma, Hego Dakota, Utah eta Wisconsin-en indarrean da jada. (Planned Parenthood elkarteak salatu duenez, litekeena da AEBko 26 bat estatutan aborturako eskubidea murriztu nahiz debekatzea). 50 urteko araua bertan behera geratzen da, 50 urte egiten da atzera emakumeen eskubideen defentsan AEBtan bapatean, eta eragin sakona du mundu osoan abortuaren eskubidearen aldeko ekintzaile askoren hitzetan… Protesta asko izan da, handienetariko bat Washingtonen, Auzitegi Gorenaren egoitzaren aurrean. Gurean, Jon Uriarte Athleticeko presidente berria ere bai egunkarien azaletan, hemen gaurko egunkarien azalak:

AEBko Auzitegi Gorena eta abortu eskubide konstituzionala gaurko munduko egunkarien azaletan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

52 pentsamendu “[Azalak] AEBko Auzitegi Gorena eta abortu eskubide konstituzionala gaurko munduko egunkarien azaletan”-ri buruz

  • Behingoagatik gauzak zuzentzen hasi dira AEBetan bederen. Ea poliki-poliki dena zuzenbidera eramaten den galdutako mundu txepel hau.

  • Amonamantangorri 2022-06-26 11:26

    Hemengo batzuek laztantxo batzu eta larrutaldi baten beharra daukazue. Ordaindu gabe esaten dut.

  • AEBko konstituzioak zerbait esaten du abortoari buruz? Ba hori azpimarratu du erabaki honek. Honela, estatu bakoitzak erabakiko du. Legala, arrazoizkoa, demokratikoa eta logikoa. Honekin arazo bat dutenek arazo bat dute beren baitan.

  • Bai, eta emakumeen boto eskubidea ere berrikustea agian… esklabutzarekin berdina egitea … estatu bakoitzak erabaki dezala…

  • Abortua atsegiteak ez du zerikusirik erabakiarekin. Aipatzen dituzunak konstituzioak bermatzen ditu, baina goi epaitegiak erabaki BEHAR du konstituzioa jarraitzen duela legediak, eta hori egin du kasu honetan. Emakumeen bozka bermatzen duen artikulua 19.a da. Esklabutza debekatzen duena 13.a. Ginsburg berak esan zuen Roe vs. Wade erabakiak ez zuela oinarri legalik.

  • AEBtako konstituzioak ez du behin bakarrik aipatzen demokrazia. Behin ere ez. Elektore Eskolak soilik aipatzen ditu, ez zuzeneko bozka, Presidentea hautatzeko artikulu eta paragrafoetan. Ezabatu dezatela beraz zuzeneko bozka Presidentea hautatzeko, Konstituzioaren aurkakoa baitute, ezta, Batik Bi?
    Ergelkeriak utzita, onar dezagun ebidentea dena: AEBtako Auzitegi Gorena politika egiten dabill, beste munduko edozein estatuko Auzitegi Gorenek egiten duten gisan (Marchena ezin ahaztu).
    AEBtako Goreneko kideak bizitza osorako hautatzen dira, eta soilik dimisioak edo heriotzak kargugabetzen ditu. Eta Trump-ek, tartean hainbat epaile aurrerakoien egoskorkeriagatik (heriotzatik gertuan, demokratak agintean zeudela karguari uko ez egiteagatik, eta errepublikano bat agintean zegoela hiltzeagatik), eta bestetik errepublikanoen joku zikinagatik (urtebetez blokeatu zuten berez demokratei zegokien izendapena, Obamaren azken urtean, beraiena jarri ahal izateko hauteskunde ostean, nahiz eta gero hori bera konstituzioaren aurkako jarrera deklaratu zuten beraien tokatu zitzaienean (Trumpen azken urtean) eta demokratek amore eman zuten horretan, beti bezala. Alderdi Demokrata zer den beste egun batean), hamarkadatarako erabaki du AEBtako Gorenaren konposizioa.
    Errepublikarrek fede gaiztoz jokatu dute Gorenaren osakera eurek erabakitzeko (ez zaizue ezaguna egiten hau Espainian, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra 4 urtez kadukatuta izaki, eta orain Konstituzionala?).
    Eta politika egiten ari direla ebidentea da, izan ere, abortuaren erabakiaren funtsean erabilitako argudioen erabat aurkakoak diren argudioekin debekatu dute New Yorken ezkutuan armak erabateko debekua. Konstituzioaren bi irakurketa erabat kontrajarri eta bateraezin, bi asteko epean, errepublikanoen agenda politikoaren alde.

  • Ezker txakurrada hasi da zaunkaka! Izorratu duzuen guztia berreraikitzen hasteko garaia da. Gizartea berreraiki beharra dago, gizarterik gabe utzi gaituzue eta.

  • Make Euskalherria great again!!

  • Zoofilia noiz legeztatuko duzuen zain ez gara geldituko. Amaitu da zuen galdukeria!

  • Euskahaldun 2022-06-28 01:06

    Zuk zure Eliza Katoliko kuttunaren pedofilia sistematikoa nahiago ezta? Hipokrita halakoa!

  • Alpargatero 2022-06-28 08:08

    Estatu Batuetako megakorporazio guztiak, OMS, Soros… denak abortoaren aldeko kanpaina eroan murgilduta. Zergatik ote?

  • Merkeagoa zaielako abortoa emakume baten haurdunaldia baino. Ez da horren zaila ulertzen.
    Hitler begetarianoa zenez, begetarianoak nazi dira, Alpargatero?

  • Gay lobirik handiena Batikanoan dagoela esaten da, Euskahaldun. Alpargatero, Amazon dirua jartzen ari da abortoaren aldeko lobia egiteko, bere langileei abortuaren kostuak ordaintzeko prest agertu da. Baina aldi berean, bere langileek sindikatua sortzearen aurka borroka egiten du langileak kaleratuz eta guzti. Karkarkarkar!!!! Gure ezkerra non gelditu da! Jijiji! Jajajaja! Neoliberalismo globalistarekin zeharo lerratuta dabil, Podemos-en frankizi kutre bat bihurtu da eta la joya de la corona Irene Montero bezalako pertsonaje bat dute! Jijijiji! Garbi dagoena da, orain dela 20-30 urteko ezker abertzalea etorriko balitz, oraingo ezker abertzalearekin borrokan hasiko litzatekeela. Ez da gutxiagorako!

  • Garagarra, daukazun fijazioa. Abortoa gauza berria balitz sikira… Abortoa marxistek hasieratik defendatu dute.
    Gainerakoa falazia merkea, reductio ad hitlerum hutsa. Gorago erantzun diot alpargaterori: Hitler begetarianoa zen, beraz begetarianoak nazi dira.
    Enpresa bati, Amazon kasu, abortoa emakumeen haurdunaldia baino merkeagoa ateratzea ebidentzia bat da. Arrazoi berberagatik, ez duzu inon topatuko patronal bat etorkinen aurkako diskurtsoarekin, langileen soldatak jaisteko balio baitie inmigrazioak.
    Gero ya, darabilkizun ideologia konspiranoikoak egiten du beste guztia: abortoaren alde amazon dago, beraz ezkerra amazonekin dago. Baina, hara, ezkerrak sindikatuak nahi ditu eta amazonek ez. Baina igual dizu: ezkerra amazonekin dago. Amazonek estatuak murriztea nahi du, eta zergak jeistea, eskuinak nahi duen bezala, baina ezkerra, eta soilik ezkerra, dago “neoliberalismo globalistarekin”.
    Fanatismo hutsa da zurea.
    Azken kontua, abortoaren alde EAJk ere bozkatu zuen. Agintean 40 urtez egon den EAJ horixe. Berreraiki behar dena suntsitu duena, izatekotan, EAJ da. Ezker abertzaleak ez du agindu.
    Eta hor, euskal eskuinaren umerzurztasuna agirian: badakizue EAJk boterea izan duela eta agindu duela erdaldunen bozekin, eta euskal gizartean EAJ gutxiengoa dela. Horregatik proiektatzen duzu herra euskal gizartean gehiengoa den ezker abertzalean, agintean egon dena EAJ izanagatik. Agian, egunen batean, lortuko duzue euskal eskuin bat. Segi zuenean. Gaur gaurkoz, ez zarete deus.

  • Euskahaldun 2022-06-28 11:44

    Halaxe da Ba Ote, Alt-Rightzaleen estrategia hori da, egoera nahasietaz baliatu ustezko errudunak seinalatuz, informazio iturriak manipulatuz eta giroa kakaztuz, zapalduen arteko borroka xaxatuz, egoera iraultzeko asmoa duten itxura emanez birritan irauli eta berriro hasierako egoeran geratzeko. Hau da, eliteek eurek sortutako egoera baten ondorioz, zapalduak elkarrekin borrokan gauden bitartean, gero eta aberastasun gehiago pilatzen ari dira.

  • Ba Ote!, ideiak oso garbi dituen pertsona. Azken urtetan stablishment neoliberal globalistak LGTBIQ+ aldarrien alde hain sutsu zergatik egin duen jakin nahi nuke, zure iritzia. Ez didazu ukatuko noski alde egin ez duenik. Ez alde soilik, dirua erruz jarri du. Adibidez sindikatuak nahi ez dituen Amazonek ere giza eskubideen alde, dirua erruz jarri du afera horretan. Azalduko didazu mesedez?

  • Alpargatero 2022-06-28 14:25

    Begetarianoa nazia ote den? Ez gutxitan, alajaina;-! Baina bai, argi utzi behar da abortismoa goitik behera datorren ideologia baten barruan dagoela, munduko botere handienek inposatu nahi duten zerbait. Eta ezkerrista-progreok iraultzaileak zaretelakoan, gehienetan boteretsuenen morroi gisa jokatzen ari zaretela konturatu gabe.

  • Euskahaldun 2022-06-28 14:30

    Garagarra, mundua kontraesanez beteta dago ezta? Zu bezalako ezkerreketeak bezalaxe. Dena ez da zuri ezta beltz.

  • Euskahaldun, erantzun hori oso tipikoa izan ohi da, erantzunik ez dagoenean, inguratuta sentitzen zarenean… “dena ez da zuria edo beltza” esan eta irabazle atera nahi, besteari erradikal etiketa esleituz indargabetu nahian eta zeure burua moderatu, aurrerakoi eta kulturalki jantziagoa agertu nahian. Ba ote!, zure erantzun hobeago bat espero dut.

  • Oso erraza da erantzuna: zergatik dauden enpresa handiak abortoaren alde? Merkeagoa zaielako aborto bat, haurdunaldi bat baino. Horregatik bota du Bezosek bere langileen abortoak pagatuko dituela. Dirua da motibo bakarra.
    Zergatik ari diren enpresak logoak ortzadarrez pintatzen? Publizitatea egiteko bide eraginkorra dela ikusi dutelako. Gustatu edo ez, homosexualen arteko harremanak normalizatzen ari direlako gizartean. Gogoan izan Rajoy Marotoren ezkontzan izan zela.
    Horrezegatik daude patronalak etorkinak edozein modutan ekartzearen alde. Enpresek zergatik egiten dute bat edo bestea, erantzuna beti da berbera: DIRUA.
    Enpresa handi horien ekialdi hurbileko filian logoetan ez duzu ortzadar izpirik ikusiko. Zergatik? bertan ez dielako publizitate moduan balio.
    Eta kontuan hartu: ez dakit munduan, baina europan esango nuke udalerri bakarrak debekatu diola amazoni bere lurraldean almazena egitea: Oiartzunek. Gorrotatzen duzun ezker abertzale horren bastioi historikoak.

  • Alpargaterori:
    Utzi txorakeriak etxean. Espainian abortoa arautzen duen legea 1985ekoa da. Duela 37 urtekoa. Orduan ere Amazon zebilen?
    85eko lege hori goitik beherakoa izan zela esateak demostratzen dit ezjakin total eta absolutu bat zarela gaian, eta doktrina besterik ez dela zurea. Hala entzun duzu eta lorito baten gisan, hala errepikatzen duzu.

  • Yankilandian abortoaren debekua, hori bai dela goitik beherakoa: zentsoaren %25era iristen ez den presidente batek hautatutako epaile fundamentalista kristau batzuena. Hau marka ezarri duena yankilandiako Gorenak azken bi asteetan:
    1.- Armak ezkutuan eramateko baimena exijitzea debekatu.
    2.- Abortoa eskubidea dela ukatu.
    3.- Eskola erlijiosoen finantzaketa publikoa baimendu (lehen aldiz yankilandian, 1783tik).
    4.- Eskola publikoetan errezoak baimendu (lehen aldiz 1783tik).
    Hara hor benetako goitik beherako inposaketa.

  • Zerbait gaizki egin balute bezala. Edozer modutara estatubatuarren bizia da, susmagarria hemengo batzuen gorroto eta obsesioa… Baina harira, batzuek Roe vs Wade erabakia aprobetxatu dutela esklabultza eta ez dakit zerrekin kakanahasteko beren obsesioak: konstituzioan ez dago abortorako bermerik eta arrazoi osoz hori erabaki dute. Punto pelota.

  • Ba Ote!, gauza bat da gauza guztiak (LGTBI…) aprobetsatzea dirua egiteko, mugimendu horien alde edo kontra egon arren, eta bestea da mugimendu horiek diruz laguntzea eta lobia egitea. Eta Amazonek dirua ematen du, eta ez gutxi. Baina sindikatuez ez du ezer jakin nahi, langileak, pertsonak bakartuta nahi ditu. Giza eskubideak bai, baina bakartuta, aurrean jarritako pentsua kontsumitzen egon daitezela.

  • Alpargatero 2022-06-29 07:46

    Ba Ote! Abcdarioa eta abortismoa normalizatzen ari dela diozu? Izugarri promozionatzen ari da, eta ez herri xehearen aldetik, ez horixe! Ikusi duzu azkenaldian Netflixeko edo antzeko edozein plataformatako serierik? Disney prest dago baita dirutza izugarriak galtzeko ere, inork ikusi nahi ez dituen “orgullo” antzeko ixtorioak kontatzeagatik. Ez da dirua, ez horixe, horren atzean dagoena; gizarte-eredu jakin bat inposatu nahi digute, eta hor ez dute arrakala txikiena ere onartzen. Eta berriro diot, ezkerristo koitaduok botere horien kontra ari zaretelakoan…

  • Alpargatero 2022-06-29 07:53

    Ba Ote! Yankilandiako Gorenak ez du abortua debekatu; konstituzioan eskubide gisa jasota ez dagoela esan du, eta, ondorioz, estatu bakoitzeko legebiltzarrak erabaki behar duela horren legezkotasunaren inguruan. Europan, berriz, Macron, Merkel eta enparauek abortua giza eskubide gisa aitortzea nahi dute… Nola esan daiteke gai etikoki eztabaidagarri bat “giza eskubide” izan daitekeela? Hori bai astakeria! Bizitzarako eskubidea, adierazpen asktatasunerako eskubidea… horiek bai, eztabaidaezinak dira. Baina haurra hiltzea eskubide ukaezin eta eztabaidaezin gisa inposatzea???? Astakeria deritzot.

  • Errepikatzen dizut, Alpargatero: Espainiako abortoaren legea 1985ekoa da. Roe v Wade 1973koa da. Erresuma Batuan Abortion Act 1967koa. Ekialdeko Alemanian 1972an legeztatu zen, mendebaldekoan 1978an. Japonian 1948koa. Italian 1978koa.
    Fanatizatu batek soilik lotu ditzake abortua eta Netflix.
    Ulertzen dut zuri ez zaizkizula ez abortua eta ez LGTBI gustatzen, eta are gutxiago LGTBIQ+ arraro hori, baina bi gaiak nahastea zu eta zure kuerdakoen agenda hutsa da. Eta legeen kronologia hor duzu, gauzak nahasten zabiltzala argi eta garbi ikusteko.

  • Eta hobeto irakurri, ez dut esan abortoa yankilandiako gorenak debekatu duenik, baizik eta abortoa yankilandian debekatu izana goitik beherako erabaki argi izan dela. Hainbat estatutan jada onartuta zeuden legeak, roe v wade epaia baliogabetzean automatikoki indarrean sartuko zirenaren klausularekin, abortoa debekatuz.
    Nire iruzkinean argi esaten dudan bezala, Gorenak abortoa eskubidea dela ukatu du.
    Eta eskubidea dela ukatzearekin batera, Alabama, Arkansas, Kentucky, Mississipi eta beste hainbat estatuk automatikoki debekatu dute abortoa, kasu guzti-guztietan. Portzierto, abortoa debekatu duten estatu horiexek dira, hain zuzen, yankilandia barruan, indikadore sozioekonomiko okerrenak (eta diferentzia handiarekin gainera) dituztenak: analfabetismo tasa altuena, errenta baxuenak, bizi esperantza laburrena…
    Hori bada “berreraikitzea”, zuentzat berreraikuntza.

  • Ba Ote!, “LGTBIQ+” arraroa dela diozu. Atzo gauean TVE1eko albistegian (ez zen izan web orrialde arraro batean), azpitituluan ( behean jartzen dituzten testu horietan) LGTBIQA+ ikusi nuen. “A” hori gehituta, lehenengo aldia ikusten dudala. Hau eskutatik joaten ari den gaia da guztiz. Telebista piztu, irratia piztu… egunero LGTBI besterik ez da entzuten, uneoro. Aurrekoan begiratu nuen harrotasun eguna noiz den eta ekainaren 28a irakurri nuen. Ados, atzokoan gai hori entzutea normala izan daiteke, baina urte guztia igarotzen dugu ordea “harrotasun eguna” entzuten! Egun guztiak hartu dituzte. Ba Ote!, guzti hau ez da egiten dirurik eta botereen laguntzarik gabe. Zuk ondo dakizu, ez egin despistatuarena. Hemen agenda bat dago, hemen “gizartea” aldatu nahi da argi eta garbi. Inposatu egin nahi dute. Eta jende gehiena isilik egon arren jabetzen da inposaketaz. Eta honek buelta izango du… izan behar ere! Herriak emango du erantzuna!

  • Alabama, Kansas analfabetoak… New York-eko kloakak ezkutatu nahi dituzu ala?

  • Antilegelari 2022-06-29 11:42

    Dura lex, sed lex.
    Kontuz eztabaida esparru juridikotik eramatearekin, aferaren legitimotasuna gorabehera, ez ahaztu hemen aplikatzen zaigun konstituzioak ez duela gure autodeterminazio eskubidea bermatzen. Ez da legegintza kontua soilik. Legea fikzio inperatibo bat da.

    Garagarra, nire galdera da: USAn ezagutzen al dute Euskal Herria eta daukagun arazoa?

  • USAn ez dute EH eta bere gatazka ezagutzen, bizpairu mohikano kenduta. Ni ez naiz USAko gaiekin sartzen, Ba Ote-ri Alabama, Arkansas eta New Yorken kloaka berak daudela gogorarazteko ez bada. Niri hango konstituzioa eta legeak bost axola. Nire iruzkinetan irakurri duzu AEB kritikatzen edo goraipatzen? Ez.

  • Alegia, ni ez naizela hasiko AEBeko bandera hartu eta toki guztietan jartzen hasiko, gure herriko betiko artapaloek palestinaren eta sahararen banderekin egiten duten antzera.

  • Datuak datu dira, eta hor daude eskura. Alabama, Arkansas, Kentucky, Mississipi, AEBtako eremu pobretuenak dira, diferentziaz. Eta estatu errepublikarrak dira AEBko estatuetan pobreenak, oro har.
    https://worldpopulationreview.com/state-rankings/per-capita-income-by-state
    Analfabetismoaz jarduteko, New York baino, hobe zenuke Kalifornia aipatu, Garagarra, tasa altuena hor dute, eta demokratetan demokratenak dira.
    Eta benetan, AEBk berdin didate. Gerra zibilera doaz zuzen, eta beti da gauza polita inperio bat erortzen ikustea. Baina gure garaian agintzea egokitu zaion inperioa izaki, komeni da jakitea zer ari den gertatzen bertan. Hara, nik, pertsonalki, ez ditut yankiak gustuko, ez ortzadarrarenak, ez errezoenak.
    Baina Garagarra, hemen agenda ugari daude. Batzuk LGTBIQA+2000rekin, besteak eskoletan errezoekin eta “In God we trust”arekin. Atzo bertan Boebert errepublikarrak esana: “erlijioak estatua gidatu behar du”. Zuk ere ez egin despistatuarena. Eta Amazon biekin dabil jolasean: sindikatuen aurka errezolariekin, eta publizitate ekintzan ortzadarrarekin. Zergatik? Sindikatuekin diru gutxiago irabaziko duelako, haurdunaldiekin diru gutxiago irabaziko duelako, eta ortzadarrarekin, diru gehiago irabaziko duelako.
    Eta nahi duzunean, aztertuko dugu AEBtan bi alderdiek Amazoni emandako onura fiskal ia absolutuak bere zentro logistikoak estatu demokrata eta errepublikarretan jartzeko.
    Bitartean, Amazon betatu duen erakunde bat badugu gurean, eta ez da eskuinak kontrolatua, prezisamente.

  • Beno, eta zoofilia noiz onartu behar da? Hori praktikatzen dutenak bai daudela benetan baztertuak eta klandestinitatean.

  • Ardiekin (legalki) jotzeko desiratzen, ezta, Garagarra?

  • Z hizkia… modan dago

  • Enpresen jokaera diruan oinarritzen denaren beste adibide bat: Tesla. 2018an, logoan ortzadarra.
    https://twitter.com/tesla/status/1011317859685822464
    Muskek igarri du antza joera aldaketa (tipoa afusilatzekoa da, baina ikaragarri azkarra da, hori ezin da katu), eta aurten, zuk aipatzen duzun agenda horren aurkako mezua:
    https://twitter.com/elonmusk/status/1531647849599057921
    Hara zertan den enpresen etika eta agenda. Diruak nora jo, hara.

  • Alpargatero 2022-06-29 13:51

    Ba Ote, ikusten da min ematen dizula munduko botere global handienen agendarekin guztiz bat etortzeak, baina hori horrela da, eta agian zure buruari galdetu beharko zenioke zergatik, zer dagoen horren guztiaren atzetik. Musk bertso solte bat baino ez da momentuz, eta zuk “eskuin” deitzen duzun hori zuok ezkerristok bezain globalista eta agenda horren babesle dira.

  • Alpargatero, Musk munduko tipo aberatsena da. Bertso librea izatearena agian zure burmuin fanatikoan sinesgarria da. Zure aldekoxeagoa denez, salbatuko duzu, noski, zure arazoa ez baita elite globala.
    Hortik aurrera, igarri du irakurritakoa asumitzeko zailtasunak dituzula.

  • Netflixen serieak ikusiz CocaCola edanez eta Amazonen erosketak eginaz, inperioa erortzeko irrikitan. “Kontraesanak toki guztietan daude”, “dena ez da zuria edo beltz”…

  • Euskahaldun 2022-06-29 17:43

    Bai Garagarra, mundua kontraesanez beteta dago, euren purutasun morala euren ekintzekin kontrajartzeko aukerarik ematen ez duten ziberpredikatzaile atorrante hipokritak bezalaxe. Emakume bazina eta nahigabean umedun geratuko bazina ziur zu izango zinatekela abortu eskubidea eskatzen lehena.

  • Abortuaren gaia albo batera utzita, hemen badakizu zer ari den gertatzen? Orain arte politikan ezkerra eta eskuina izan ditugu baina hemendik aurrera, eta jada ikusten da, globalistak eta nazionalistak izango ditugu. Lehengo ezkerreko eta eskuineko sektore batzuk globalistak egingo dira eta ezkerreko eta eskuineko beste sektore batzuk nazionalistak. Nazionalisten artean eskuina eta ezkerra egongo dira eta globalisten artean berdin. Hori jada ezker abertzalean ikusten da, barne mugimenduak daude. Bakoitzak jakingo du globalista edo nazionalista izan nahi duen. Baina EHak globalistekin ez du inolako etorkizunik.

  • Alpargatero 2022-06-30 08:12

    Euskahaldun, ados zure analisiarekin, baina aitortu beharko duzu ezen, momentuz, ezkerra, ezker osoa, globalismoaren agenda (munduko botere handienak bai ala bai inposatu nahi diguten berbera) banderatzat hartzen ari dela: feminismo muturreko eta hembrista, klimatismoa, migrazionismoa, arrazialismoa, indigenismoa, abortismoa, abcplusismoa, beganismoa, animalismoa, transismoa (transexual, transespezie, transhumano, trans…?)… Hau da, gizabanakoaren arima, erroak, gizatasuna, izatea bera eta erreferente eta euskarri guztiak (familia, erligioa, nazioa, komunitatea, tradizioa, balioak…) kentzen dizkioten joera zatikatzaileak. Zein da bilatzen den emaitza? Gizabanako bakartua, galdua, menpekoa, otxana, estatuaren eta korporazio handien aginduak txintik atera gabe obeditzeko prest dagoena (gogorarazi behar al da plandemarekin gertatutakoa?).

    Eta horren guztiaren aurrean, erresistentzia zantzu bakarrak hemen, medebaldean, eskuinetik datoz: Hungaria, Polonia eta Visegradoko gobernuak; Trump; Bolsonaro eta Europako herrialdeetan eskuin muturrekotzat jotzen diren gainerakoak. Ikusi besterik ez dago nolako tratua jasotzen ari diren hedabide nagusi eta plataforma guzti-guztietatik: etengabeko erasoa, erridikulizazioa, zentsura erabatekoa (Musk muturreko tipo gisa aurkezten digute Twiterren legeak ezarritako zentsuratik harago ez joateko asmoa erakutsi zuelako).

  • Yankilandiako Auzitegi Goren inperialaren azken erabakia, aste honetakoa: Indiar erreserbetan jarduteko eskumena ematea Yankilandiako estatuetako auzitegiei, auzitegi federalez gain, indiarrekin sinatutako hitzarmen guztien aurka. Orain arte, eta historikoki, indiarrek soilik gobernu federalarekin (washingtonekin) izan ditzute harremanak, eta soilik auzitegi federalek epaitu zitzaketen indiar lurraldeetan gertatutakoak. Auzitegi Goren honek erabaki du ezetz, estatuek ere badutela eskumena, eta estatuetako auzitegiek epaitu ditzaketela indiar lurraldean gertatutakoak. Asimilazio politiketan beste urrats bat, enegarrena.

  • Oso aproposa iruditzen zait hemen baten batek esklabotza aipatzea. Alde batera utziko dugu KKKeko sortzaileak demokratak izan zirela (Biden bezala), eskabotza gorabehera; gehiago interesatzen zait erabiltzen zuten argudioa: esklaboa ez da gizaki. Abortistek darabilten berbera: fetua ez da humano. Sabeletik irten arte, amaren gorputzeko apendize hutsa, berezko DNA eduki arren, edo 2. astetik aurrera bihotzak taupatzen badio ere. Emakumeen boto eskubidea ere aipatu du norbaitek; noski, eurek bakarrik erabaki dezatela gizarte honetan nor bizi den eta nor ez. Berdintasuna, denaren gainetik. Eskerrak bestelako iritziak ere irakurri ditudan; pentsatzen hasia nintzen Euskal Herri honetan naziak gehiengoa zirela (https://zuzeu.eus/euskal-herria/askabidearen-etsai/).

  • Bai, egia da. KKK demokratek sortu zuten XIX mendean. XXI mendean, ordea, KKK-koek errepublikar bozkatzen dute https://www.foxnews.com/politics/david-duke-says-he-will-vote-for-trump-but-denies-endorsement
    Abortoarekin zer ikusirik ez duten detaile historikoekin jarraitzeko, errepublikar eta Trumpisten Presidente kuttuna Andrew jackson da (20 dolarreko bileteetan agertzen den tipoa), txeroki, muscogee, txoktaw, seminola eta txikasaw herrien genozidioa eragin zuen tipo berbera. (genozidio horiek ez dute inporta, badakigu) https://www.youtube.com/watch?v=TD3-uFReZ3s
    Nahi duzunean konparatuko ditugu yankilandiako bi alderdiak, ea zein den salbagarria…
    Biden-i buruz, eta berriro ere abortuarekin zer ikusirik ez dutenak eztabaidan sartuz, zuk egin bezala, zer esan: neskatilak gertuan izatea eta euren ilea usaintzea gustatzen zaion agure nazkagarri bat (hori kamerak aurrean dituela, ez dut pentsatu nahi kamerarik gabe zer egingo duen putakume horrek): “Sniffy Biden”. https://www.youtube.com/watch?v=_H5NJZMDumY
    (Portzierto, Biden bera abortuaren kontrako sutsua izan da bere bizitza guztian, katolikoa izaki. Trump, ordea, abortoaren aldekoa zen bere garaian. Zer den politika… https://www.usnews.com/news/politics/articles/2022-06-24/how-biden-and-trump-switched-sides-on-abortion )
    Abortura itzulita, modurik balego fetoa amari kendu eta aitari sartzeko, orduan ekarri berdintasuna eztabaidara. Hori egin ezin delarik berdintasuna aipatzea gezurretan ibiltzea da.
    Eta atera ezazu bi asteko feto bat amaren gorputzetik, eta ea zenbat irauten duen humano horrek bizirik, bere DNA, masturbazio eta bihotz taupada eta guzti.
    (Besteoi horren merke “nazi” deitzearen horretan ez naiz sartuko. Soilik gogorarazi Mike Tyson “filosofoaren” hitzak: Social media made y’all way too confortable disrespecting people and not getting punched in the face for it.)

  • Abortu klinika batean lan egindako batekin hizketan, anekdota kurioso ugari zituen. Niretzat argigarriena honakoa: 16 urteko alaba abortatzera eraman zuen Opuseko aitarena, itxaron gelan ikusi ez zezaten gela pribatu bat eskatu zuena. Prozedura guztia “ni abortuaren aurka nago, baina 16 urterekin gazteegia da” errepikatzen pasa zuen.
    Horiexek nahi dute abortua debekatu. Hipokrita zikinak.

  • Ba Ote, itzela zara gero! “…Eta atera ezazu bi asteko HAUR JAIOBERRI bat amaren babespetik, eta ea zenbat irauten duen humano horrek bizirik, bere DNA, masturbazio eta bihotz taupada eta guzti”. Eta mailarik ez dagoenean, betiko baliabidea, hainbestetarako balio duen komodina: OPUS. Ama batek hirugarren umea izaten duenean ere esamesak sortzen dira gurasoak OPUSekoak ote diren. Zer maila!! Ba Ote, gaur egungo munduan denerako nahi dugu pilula bat, arazo bat dugunean pilula magikoa hartu eta konponduta: triste nagoela… pilula hartu, gorputz perfektua nahi dudala… pilula hartu, eta nola ez bada, nahigabe haurdun gelditu naizela… pilula hartu, bizitzen ez dudala jarraitu nahi… pilula hartu, sexuaz aldatu nahi dudala… pilula hartu. Erdian NI nago eta dena prest egon behar da munduan NI salbatzeko. Munduak, unibertsoak, NI orbitatzen nau. Jainkoa ere aspaldi hil zen, NIK bere lekua hartu ahal izateko. NI naiz Jainkoa. Hori da globalismo neoliberalaren proposamena. Tradizioak, nazioak, kulturak, erlijioak, sinesmenak… hori dena zaharkituta dago, ongi etorri mundu berrira. Denbora izango da testigu, aurki Euskara beraren kontra egingo duzue.

  • Alpargatero 2022-07-06 10:23

    Garagarra, ados zure iruzkinarekin, baina gauza batean ez: globalismoa ez da liberala (ezta “neoliberala” ere), sozialista baizik. Korporazio handiak ezkerreko alderdiak eta ideologiak sustatzen ari dira mundu osoan; estatuek beren herritarren bizitzetan duten esku hartzea gero eta sakonagoa izan dadin nahi dute. Haientzat erraza da estatu horiek beren menpeko bihurtu eta haien indarraz baliatzea jendea gero eta gehiago kontrolatzeko. Txina dute eredu.

  • Garagarra, abortuak gaur egungoak direla pentsatzen duzu? Zuk ez dakizu XIX. mendean, eta erromatarren garaian, eta baskoiek, eta sumeriarrek eta komentuetako mojek abortatzen zutela?
    Gaur egungo gizarteaz egiten duzun analisia ba ez da bereziki “garaikidea”: “o tempora, o mores” zioen Zizeronek. Eta zuk, 2000 urte beranduago, gauza berbera diozu. Gizartearen etengabeko degenerazioa eta dekadentzia, beti-beti garaikidea.
    OPUSena adibide bat zen, abortua zeinen transbertsala den ikustarazteko. Den denok prest baikaude abortuaren kasuan gure gertukoekin salbuespena egiteko, eta justifikatzeko. Baina, hipokritek, beren gertukoetan justifikatzen dutena urrunekoetan salatu egiten dute.
    Fetoa kontzepziotik humano izateaz, nahi baduzu, jarri dezakegu El Salvadorren abortu natural bat izateagatik 50 urteko kartzelara zigortu duten neskaren kasua. Errepikatzen dut: abortu espontaneo eta naturala. Baina, humanoa humanoa denez kontzepzioaren unetik (eta humano denez, bere DNA, masturbazio eta bihotz taupadak izaki, Zigor Kodearen babes osoa duenez), abortu espontaneo hori nahi gabeko giza hilketa da.
    https://www.ambito.com/mundo/aborto/el-salvador-condenada-50-anos-carcel-un-espontaneo-n5478816
    Eta haur jaioberri bat, erditu ostean, bi astekoa bada ere, aurrera atera dezake ama ez den beste edonork. Bi asteko feto bat (kontzepziotik, DNA eta bihotz taupada duena), bere amari lotua (literalki, lotua) ez badago, ez du inork aurrera aterako. Ez nahastu gauzak.