Aditu eta ikasi

Aditu eta ikasi –

Aditu eta ikasi

Dagoeneko askotan ikusi dut argazkia: Gurutze Gorriko emakume zuri bat Afrika eta Europaren arteko muga zeharkatu berri duen gizon beltz bat besarkatzen. Halako txioak ikusten ginela, Africa United Nafarroa elkartearen mezua jaso dugu erredakzioetan. Argi mintzo dira: Afrikari eragiten dioten albisteak ematerakoan gure ikuspegia “erabat okerra” dela ohartarazi digute.

Horregatik, minutu bateko manifestu honetan, hitz horiek ekarriko ditut, inporta ez bazaizue: Gure narrazioa bi kontinenteen arteko mugan hasita, mugaturik dago emandako informazioa. “Urte asko dira desinfomatzen. Gezur anitz agertzeko”, diote. Izan ere, “zuri salbatzailea” ageri da azaletan, erreportajeetan, nonahi. Baina ez dakigu deus ere itsasoan bizitza arriskatu duten horiei buruz.

“Afera ez da afrikar gazteei harrera egin eta laguntzea, (…) afrikar kontinentea kolonialismoaren zamatik askatzea baizik, XXI. mendean oraindik jarraitzen duelako”. “Europak eragiten du migrazioa. Afrika da benetan inbaditua dena”.

Adi adi irakurri dut oharra goitik behera. Ezin dugu besterik egin kazetari zuriok: aditu eta ikasi.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko maiatzaren 21ekoa]

BARDO GORRI NAFARRA

3 pentsamendu “Aditu eta ikasi”-ri buruz

  • Non eta noiz izan dugu koloniarik euskaldunok Afrikan?

    Nonbait eta noRbait zapaltzen dugu euskaldunok Afrikan?

  • ZUZEUko erredakzioan ere zuriak ikusten ditut. Ez al zenukete kazetari beltzei lekua utzi behar?

  • Artikulu ona. Zein ondo sentitzen diren batzuk bere burua “salbatzaile” ikusiz. Eta salbatzaile izateko biktimak behar. Horrela ez da sekulan arazoa konponduko. Artikuluan aipatzen den bezala arazoaren erroetara joan beharra dago, salbatzaile titulua eskuratzen dutenez gain beste inork desio ez duen migrazio mugimendua zerk eragiten duen ikertu eta horretan eragitera.