Abere haragia hazten den Amazoniako zonaldeetan hirukoiztu egin dira suteak

Abere haragia hazten den Amazoniako zonaldeetan hirukoiztu egin dira suteak –

Uda honetan, suteak hirukoiztu egin dira abere haragia hazteko zonaldeetan Amazonian, ikerketa berri baten arabera. Aurkikuntzek, beste behin, arreta deitzen dute abere haragiaren Brasilgo industria boteretsuaren eta Amazonaseko oihanaren deforestazioaren artean, hain justu mundua aldaketa klimatikoari buruz eztabaidatzen ari denean COP25ean.

Proiektuak diseinaturiko metodoak erabiliz, irabazi-helbururik gabeko jasangarritasunekoak, Chain Reaction Research-ek NASAk Amazonaseko zonaldeko sute-alerten artxiboko datuak mapatu zituen, eta konturatu zen uztaila eta iraila bitarteko 554.000 alerteetatik ia 376.000 (%70 inguru) zonaldean lan egiten duten munduko haragi enpresa handienen lurretan izan zirela. JBS mundo mailan haragi hornitzaile handienaren erosketa zonalde estimatuetan, adibidez, milioi laurden baino alerta gehiago eman ziren.

Marfrig brasialdar behi-haragi hirugarren esportatzaile handienaren balizko erosketa lurraldeetan ia 80.000 alerta izan ziren, eta 66.000 baino gehiago Minerva-ren hiltegien inguruan. Hiru haragi-paketatzaile hauek brasildar Amazonia menperatzen dute eta zonaldean sakrifikaturiko aziendaren erdia maneiatu, Imazon-en arabera.

Abere haragia hazten den Amazoniako zonaldeetan hirukoiztu egin dira suteakAbere haragi industria Amazoniako zonaldearen deforestazioaren arrazoi nagusietakotzat jotzen da. Yaleko Basogintza eta Ingurumen Ikerketa Eskolaren arabera, abeltzainak dira amazoniar baso-estaldura duten herrialdeetako lurraldeen mozketaren %80ren arduradunak.

Amazoniako suteek mundu mailako alarma eragin dute azken udan. Ez dago ebidentzia zuzenik sute hauek JBS, Marfrig edo Minerva hornitzen duten abeletxeetan hasi zirenik, baina oihan tropikalean arrantxo-mosaiko bat egotea bera laguntzen ari da beste leku batzuetan hasitako suteen eragin orokorra areagotzen. «Tokiko klima lehorragoa da zuhaitzetatik gutxiago lurrintzen ari delako», esan zuen Yavinder Malhi, Oxfordeko Unibertsitatean ekosistemaren zientzietan irakaslea.

Adituek diote deforestazioaren areagotzeak zuzenean eragin zuela suteen gehitzea: hilabeteak lehenago mozturiko zuhaitzen nahitako erretzeak, eta ez ausazko baso suteak. «Behin basoa soilduabeletxea egiteko, hildako material ugari dago inguruan eta gero abeltzainek urtaro lehorraren zain daude material hori erretzeko», esan zuen Malhik.

EUk ere hausnartu behar du hala planetarako nola pertsonentzat kaltegarriak diren merkataritza libreko itunen eragina. Mercosur-ekin akordioak egoera kaltetuko luke eta Amazoniako deforestazioa azkartuko.

galde

Galde 27 Negua/2020

Abere haragia hazten den Amazoniako zonaldeetan hirukoiztu egin dira suteak

16 pentsamendu “Abere haragia hazten den Amazoniako zonaldeetan hirukoiztu egin dira suteak”-ri buruz

  • Barkatuko didazu, baina bada kontu bat entenditzen ez dudana, beste askoren artean. Zer ote da abere haragia? Ba al da, batzuek hala diote, baina nik ez diet sinisten, eta uste dut debekatu baharko litzatekeela haragi izenez saltzea haragia ez dena, zer, haragia bakarrik abere haragia izan daiteke, ez da hala?

  • Euskahaldun 2019-12-31 00:50

    “Abere” hitzaren erabilpenetako bat etxeko animaliak edo etxekotutako animaliak basanimaliengandik bereizteko izaten da, elhuyar hiztegian adierazten den bezela, behintzat. Beste definizio batzuetan ez da bereizketa hori egiten.
    https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/abere
    Badaude ehiza haragia hazten duten ustiapenak ere, ehiza-esparru pribatuak esaterako, ehiza espezieentzako egokiak diren ekosistemak era integral batean kudeatzen dituztenak (teorian behintzat, noski)

  • Badaude ehiza haragia hazten duten ustiapenak ere, ehiza-esparru pribatuak esaterako, ehiza espezieentzako egokiak diren ekosistemak era integral batean kudeatzen dituztenak (teorian behintzat, noski) . Barkatuko didazu, baina hori irakurrita, zer esanen dizut bada! Ehiza, hazita, haztegietan, ustiatu, esparru pribatuak, era integral batean kudeatuta.. . Zer? Masterren bat egin berria al zara? Lehengoan Jakoba Errekondok hainbat babukeria esaten zituen, euskaldunak bere baserritik ikusten duen oro baratzea dela eta abar. Ahaztuta, hala ere, euskaldun gehien gehienok hirritarrak garela, ez baserritarrak, eta _Gipuzkoa Nafarroaren bostena ere ez dela. Eta horixe, orain jan behar dugu hitz berri bat, ehiza hazitakoa. Behar da gero!

  • Eta bidenabar, zonalde hori de que alde es? Neronek esanen nuke euskaraz eskualde esaten dela.Non dago Zona? Zer Tafallaldea, denok badakigu zer den, Goierri eta Beterri ere bai, Deierri eta Estellerri, baita Donostialdea ere. Baina Zonalde non demonio dago?

  • Euskahaldun 2020-01-02 18:02

    Ene Nagore, benetan kezkatzekoa da zurea! Ez zaude besteei lezioak emateko moduan zuk hamaika akats eta erderazko esaldi sartzen dituzunean. Hare okerrago, inolako egiturarik gabe idazten duzu eta ez dituzu besteen iruzkinak ulertzen ere. Seguru nago beste erabiltzaile batekin erratu nauzula “zonaldeen” kontua aipatu duzunean. Non aipatu dut nik “zonalde” hitza ba? Ez zara ba “Euskaldun bat” erabiltzailearekin erratzen ariko ezta? Eta bai, sinisten ez badidazu ere, ehiza espezie batzuk (eperrak eta galeperrak esate baterako) haztegietan hazten dira gero ehiza-esparruetan askatu eta aske jaio diren espezie bereko populazioak indartzeko. Aske jaio diren hoiei ere, jatekoa topatzen laguntzen zaie esparruko puntu estrategikoetan aska edo janlekuak ornituz, edateko putzu artifizialak eratuz edota gustukoak dituzten landareak landatuz, bai jateko zein izkutatzeko eta ugaltzeko ere. Azken finean, era zuzenean edo ez zuzenean, ekosistemak moldatuta, ehiza espezie hoiek hazi egiten dira ehiztarien kontsumorako, eta landa inguruko herrietan diru iturri oso garrantzitsua dira ehiza esparruak (bai, termino hau zuzena eta egokia da baita ere, sasieuskaltzain urgazle denadaki eran jartzeko tentaldia baduzu ere). Jakoba Errekondoren “babukeriak” aipatu dituzula, argi dago berak esandakotik ez zenuela piperrik ulertu ere. Berak zioena da ez dagoela EHko paisaian erabat naturala edo birjina den ezer, gizakiak bere probetxurako moldatu eta kudeatutako paisaiak baizik. Neurri handiago edo txikiago baten, baina azken baten, baina dena moldatua izan dela. EHko gehienak kaletarrak izango dira bai, eta agian ez dute baratzik ikusiko euren leihotik, baina seguru nago zuk zure zoroetxeko patioko lorategia besterik ez duzula ikusten

  • euskaldun bat 2020-01-03 09:15

    Nagore, Gipuzkoaren aurka zerbait al duzu? Ez da lehena. XXI. mendean eta oraindik zonifikazioarekin jarraitzen duzue, ez bi, hiru! Behar da gero!

  • Jainkoak gabon! izatez eta jaitzez nerau baserritarra nauzu, baserritarra giputzek ulertzeko moduan diot, zer geronen herrian ez baita baserririk. Eta ohartxo bat, emaztea giputza dut, deus ere giputzen kontra. Baina bai oso aspaldi Gaizka Arangurenek

  • zedarritu zuen gipuzkoarzentrismoaren kontrakoa , arras. Eta iruzkin labur egitearren, galeper ete eper horiek, nik asko ikustenn ditut gure herrian tontatuta, eta giputzek inguratuta, saldoka etortzen baitira gurera ehizara, eta kartutxoak nonhai barreitatu uztera, ez dira gauza pare bat hilabetez naturan beren kaxa bizitzeko. Eta bai, sinisten ez badidazu ere, ehiza espezie batzuk (eperrak eta galeperrak esate baterako) haztegietan hazten dira gero ehiza-esparruetan askatu eta aske jaio diren espezie bereko populazioak indartzeko. Aske jaio diren hoiei ere, jatekoa topatzen laguntzen zaie esparruko puntu estrategikoetan aska edo janlekuak ornituz, edateko putzu artifizialak eratuz edota gustukoak dituzten landareak landatuz, bai jateko zein izkutatzeko eta ugaltzeko ere. Azken finean, era zuzenean edo ez zuzenean, ekosistemak moldatuta, ehiza espezie hoiek hazi egiten dira ehiztarien kontsumorako, eta landa inguruko herrietan diru iturri oso garrantzitsua dira ehiza esparruak (bai, termino hau zuzena eta egokia da baita ere, sasieuskaltzain urgazle denadaki eran jartzeko tentaldia baduzu ere). Diskurtxo hori bakarrik egin dezake kalekume peto batek, naturaz deus ere ez dakiena, zer izatez, hori guztia gezur hutsa baita, ez baita inon ere gertatzen, eta ehiztariak izaten dira, bo, zer esan, jantokiak hornituz, landareak landatzen! Ez dut ikusi ehiztari bakar bat ere, eta anitz ezagutzen ditut, bere bizitza osoan arbola bakar bat ere landatu duena, bota bai. Zuk zerbait irakurri duzu,, baina ikusi, astero astero, ez dut uste.Aitak eta biok bagenekien gure alor batean bazela erbi bat, han egina baitzuen kaboa ( hala erraten zaio Nafarroan, zenbait eskualdetan, erbiak eginiko kabiari), eta hiru lau urte lasai eman zituen, ia-ia gure ondoan zelarik. Ez da gure inguan erbi askorik, baina ehiztariek jakin zutelarik, adio!. Hamar bat urte pasa dira, eta aurten, , abenduan, badugu , zorionez, beste erbi bat. Tropelka etorriko dira ehiztariak horren gustuko landareak landatzera, lastoa ekarriko diote kaboan gusturako egon dadin kumaldi egin berriarekin eta ondoan ura eta marrubiak paratuko. Baina zuk zer ostia irakurtzen duzu?

  • Nire kezka beste bat da, oso kezkagarria. Jakobak esandakoarekin bakarrik Euskal Herri berdeko euskaldun, eta berdin-berdin erdaldun batek, egin dezake bat. Zer , berez, Euskal Herri gehien-gehiena ez da berdea,horia baizik. Eta baserria oso gauza arrotza izaten da Euskal Herri gehienean, baita Bilbo Handian ere, eta izendapen hori arrotz baino arrotzagoa egiten zait.

  • euskaldun bat 2020-01-03 21:44

    Gipuzkoarzentrismoa… banengoen ba ni bazegoela hor harra sartuta! Perretxikoak harrapatzen dizkizuela aipatzea falta izan zaizu. Bota, hustu lasai, Nagore. Esaten duzunaren arabera Nafarroako iparraldeko herri txiki batekoa zara eta herri horietan euskaldunak bai, euskaldunak badaude, Indart estiloko asko ere badago, harrokeri ugari zeinek baino zeinek etxe galantagoak eta kontu horietan. Eta handiustekoen aurka ez daukat ezer baina tabernan ez da gastatu behar indarra, indar ostia horiek zonifikazio ostia hori zuzentzen hobeto egongo litzateke enplegatua giputz ostia horien aurka baino. Esan Maravillaseko iraultzaileei mundua konpondu ordez Nafarroa apur bat atontzeko.

  • Horra! Hortxe zagok koska! Ez nauk eta Nafaroako iparraldeko herri txiki batekoa.Maravillasen alderdikoa baizik. Eta horrek berak, ez entelegatzea, hain aratz nintzatuagatik, nongoa den norbera, erakusliguke, hori neronek asmatutakoa da, nola giputza, bo, bizkaittarrak hobe atzendu, zer Euskal Herria zer da bada giputz eta nafarrik gabe? Ba horixe, giputza Euskal Herrian barreneko turista dela, aste hodarrean betii ere.

  • euskaldun bat 2020-01-03 23:30

    Bai, agian gipuzkoarrak izango dira Euskal Herria deritzoten lur eremu hortako txokoak ezagutzen gehien saiatzen direnak. Niri gustatuko litzaidake geurean beste tokietakoak ikustea (euskaraz mintzatzen diren bitartean, noski) baina keba… Behin bai, behin mendian nindoala familia batekin egin nuen topo, haiek ere mendian zebiltzan eta halako ez dakit zein mendira joateko galdezka etorri zitzaizkidan. Iparraldekoak ziren! Euskaraz galdezka! Iparraldeko familia euskaldun bat geurean… amets bat zirudien! Pentsa zelako arretarekin tratatu nituen! Gehiago ez dut ikusi horrelakorik. Gipuzkoarzentrismoa diozu baina, besteak euren zilborrari begira geratzen dira nonbait. Nafarroan, zuk diozun baserririk gabeko herri horietako okindegi batean “ogi bat” eskatzea otu ez zitzaidan ba behin! Oso konplikatua ez dirudi, bi hitz. “Dónde vives? En España, no?” galderarekin erantzunez bere lekuan jarri zuen piputz baserritarra. Aste hondarrean joan behar hau ere bazterrak nahastera!

  • Esanen nuke geu biok hagitz igualak garela, horregatik ez gara bat ere ongi eramaten. Bego.

  • Baina, sin dudarik gabe, giputzak zeate, ez gizpuzkoar itsusi hori,

  • euskaldun bat 2020-01-03 23:55

    “nafarra”, kategoria handia da. Gaur egun ba al dago titulu hori merezi duen hankabikorik?

  • Azken finean hori oso oso ona da, esku zarta egitekotan izan naiz, zer ona!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude