Abenduko giroa

Abenduko giroa –

Larrialdi klimatikoaz konferentzia egin dute Madrilen (Txilen egin behar zutena) eta ezer berririk ez zerupean: ez dute inolako akordiorik lortu estatuek larrialdi klimatikoari aurre egiteko. Antza, ez da nahikoa larria planetari egiten ari gatzaizkiona, hainbati diru irabaziak ematen dizkion bitartean.

Abenduko giroa

Iritzi emaile batek kritikatzen zuen harreta mediatikoa inguruko kontuetan zegoela zentraturik: adibidez, Greta Thunberg-en pertsonan eta bere irudian eta hari egindako kritiketan, gure gizarte itxurazalearen eta aldi berean hiperinformatuan gertatu ohi denez.

Kritika ona eta beharrezkoa da, horrek laguntzen digu gauzak ulertzen eta ikasten, arazoa da, gero eta zailagoa dela informazioa alderatzea eta askotan sinesten dugu edozein gauza.

Hori horrela, ez nau kezkatzen Thunberg-ez kritika eta hausnartzea, agian gehiago kezkatu nau gutxiegi ez ote den hitz egin, zergatik ez den konferentzia Txilen egin, zeren dena dago lotuta.

Enpresa eta kapital handiek kontrolatzen dute mundua, gobernuak eta komunikabideak orokorrean: jendearen protestak ixilduak dira, inoratuak edota zentsuratuak. Enpresa eta kapital horiek dira baita ere aldaketa klimatikoa axola ez zaienak, irabaziak bakarrik dituztelako helburu. Gabonak, Black Friday edo beste edozein ospakizun bihurtu diren merkatua ikusi besterik ez. Lurrinen iragarkiei begira aritu nintzen aurreko batean telebistan eta benetan itsusiak iruditzeaz gain, lortu behar dugun irudia agertzen digute: kontsumitzaile porrokatuarena, superfiziala eta itxurakerian oinarritua. Saltzen dizkiguten produktu horiek nola dauden produzituta ikusi besterik ez: Inditexek moda “berdea” bultzatu nahi izan du bere irudia garbitzeko eta Suitzako gobernuz kanpoko erakunde batek benetan aztertu dutenean, arropa horren produktoreek ez dutela bizitzeko adina irabazten ikusi da, eta kotoiak etab. era jasangarrian produzitu diren ez da zaindu; ezta arropa hori osasungarria den dabilenarentzat edota areago produzitu duenarentzat. Enpresari axola izan zaiona irabazia baino ez da izan (herrialdearen arabera prezio desberdinean saldu du, bakoitza ordaintzeko prest dagoenari egokituta). Energia enpresek edo elikadurarenek berdin egiten dute.

Areago, artikulu interesgarri pare bat ikusi ditut aspaldion, non azaltzen zen nola Espainian gaur egun eraikuntza enpresa eta elikadura enpresa garrantzitsuenak direnak, frankismoan indartu ziren, erregimenak emandako diru eta pribilegioekin eta errepresaliatuen lan esklaboarekin.

Dena lotuta dago: ingurugiroa, ekonomia, politika eta gizartea eta abenduan dugun giroa horren isla da.

Abenduko giroa

Zer duzu buruan “Abenduko giroa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude