96 urterekin espetxera

96 urterekin espetxera –

Orain 96 urte dauzka; 1945ean, Armada Gorriak kontzentrazio esparruetakoak askatu zituenean, 24. Auschwitzen zebilen kontulari gisa Oskar Groening, SS-tako ofizial ohia, II. Mundu Gerrak iraun zuen bitartean. Dirudienez, orain sartuko dute espetxera, 300.000 lagunen heriotza eragiteaz akusatuta.

Groening duela bi urte kondenatu zuten, baina orduan zeukan osasun egoera zela eta, ez zuten kartzelaratu; dirudienez, ez dauka aparteko osasun arazorik gaur egun, bere egoera fisikoa bikaina da daukan adinerako, eta horrek, paradoxikoki, espetxerako bidean jarri du.

96 urterekin espetxeraGroening SS elite taldeko kidea zen. Adolf Hitlerrek 1925. urtean sortu zuen Schutzstaffel erakundea, SAren adar gisa, bere defentsarako eta alderdikideak zaintzeko. 1929ko urtarrilaren 6ean hasi eta 1945ean desegin zen artean, Heinrich Himmler izan zen SS-en buru. Hasieran 280 kide baino ez zituen, baina 1933an, naziek aginpidea hartu zuten garaian, 50.000 bat gizonez osatua zen. Urtebete geroago 209.000 ziren. Militarrak izateaz gain, nazional-sozialismoaren koadro politiko oso prestatuak zeuden bertan.

Groening berak aitortu du militante sutsua zela, eta Auschwitzen egiten zuen lana hiltzera zihoazenen ondasun arpilatzea zen. Damututa agertu da egin zuenagatik: “Inork ez zuen Auschwitzen parte hartu behar. Jakitun naiz horretaz. Asko sentitzen dut horretaz lehenago ez jabetu izana. Asko sentitzen dut“. Groeningen aurkako epaiketa 2015eko apirilean hasi zen, eta ziurrenik, sententzia azkar iritsiko da. Batek daki zenbait urtetarako sartuko duten kartzelan; garbi dagoena da, bere adina kontutan hartuta, ez dituela beteko.

Auschwitzeko biktimen senitartekoek abiadura handiagoa eskatu diote justizia alemaniarrari horrelako kasuak tratatzerako garaian, kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zirenek ez baitaukate Administrazioak bezainbeste denbora. Diotenez, Poloniako kontzentrazio esparru honetan milioi bat lagun inguru hil zituzten.

Groeningen epaiketak beste inflexio puntu bat jartzen du geure historia garaikidean. Hauxe izan daiteke II. Mundu Gerran parte hartu zuen nazi baten aurka egiten den azken epaiketa.

96 urterekin espetxera

96 urterekin espetxera