30.000 etorkin kanporatzen ditu Espainiak urtero

“30.000 etorkin inguru bidaltzen ditugu urtero beren herrialdeetara eta deliturik egin dutenei ematen diegu lehentasuna”, azaldu du Estatuko Inmigraziorako Idazkari Ana Terrónek. Espainian 200.000 etorkin egoera irregularrean ala “paperik gabe” daudela esan du sozialistak Catalunya Radiori eginiko adierazpenetan.

Afrika iparraldetik ontzi prekarioetan heltzen diren inmigranteak gutxiago direla kontatu du Terrónek, lehen 40.000 omen ziren urtean eta orain aldiz, 1.000 inguru. Krisi ekonomikoak eragin nabarmena izan du inmigrante irregularren etorreraren murrizketan, etorkinen %28a langabezian baitago; edonola, segurtasun indarren lanaren eraginkortasuna goratu du Terrónek. Alderdi Sozialistak sustatu eta parlamentuak pasa den azaroan onartu zuen Atzerritartasun Legearen Erreformaren arabera, 40 ez ezik, 60 egun ere egon daiteke etorkina barnerapen zentroan eta familiarekin biltzea ere mugatu egin zaio. 

MzEzNQ==

Une diplomatiko kritikoan egin ditu Terronek adierapenak, Ceuta eta Melillan polizia espainiarraren eraso arrazista bortitzak salatu baititu Marokok azken hilean.

Bestalde, frantziar gobernuaren erabakiak polemika piztu du Europan. Azken asteetan 51 kanpamentu desegin ondoren, paperik gabeko 700 ijitu Errumania eta Bulgariara erbesteratuko dituela iragarri baitu gobernuak. Gaur eta datorren ostegunean irtengo dira lehen hegazkinak eta azkenak iraila amaieran egingo du ibilbidea, Brice Hortefeux Barne Ministroak esan duenez. 

Irudia | Inmigrazioa | AFP | Creative Commons By SA
inmigrazioa
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude