2017ko bidaia argazki onenak

2017ko bidaia argazki onenak –

“Naturaren boterea”. Izen hori jarri zion Sergio Tapiro Velascok argazki honi National Geographic Travel Photographer of the Year lehiaketara aurkeztu zuenean. Irudian Colima sumendia agertzen da, eta bertan erupzioa eta ekaitza konbinatu. Argazki 2015eko abenduan atera zuen, eta jada ondorioztatuko zenuten moduan, aurtengo irabazlea da, alde handiz, gainera. Lehen postua eskuratuta “Travel Photographer of the Year 2017” titulua lortu du Tapirok, baita Natura sailean irabazle hautatu ere; horretaz gain, 2500 dolarretako ordainsaria eman diote, eta hamar egunez Galapago Irletan bidaiatzeko aukera izango du National Geographic Expeditions taldearekin.

2017ko bidaia argazki onenak

Argazkilariak eman dituen azalpenen arabera, Colima sumendiak (Mexiko) sekulako aktibitatea izan zuen zenbait asteetan zehar, eta errauts-leherketak ia bizpahiru kilometro altxatzen ziren kraterraren gainetik. Inguru horretako ezaugarri klimatologikoek aparteko fenomeno bat sorrarazten dute: gori-gori dauden arroken igurzketak batetik, eta leherketekin jauzi egiten duten errauts partikulek bestetik, klima lehor eta hotzaekin konbinatuta, tximistak eragiten dituzte. Arreta jarriz gero ohartuko zarete tximisita sumendiak sortutako ketik datorrela, eta ez zeruko hodeietatik.

Aurtengo lehiaketak 15.000 irudi inguru jaso ditu, 30 estatutako argazkilari askoren eskutik. Azken bi urteetan lortutako irudiak dira guztiak, eta hiru sailetan banatu dira: natura, pertsonak eta hiriak. Jarraian kategoria nagusietako argazkiak dauzkazue ikusgai, baina gehiago ikusi nahi izanez gero lotura honetara jo dezakezue.

(*argazkiak jaso duten postuaren arabera daude jarrita, ezkerretik eskuinera)

Hiria

Natura

Pertsonak

 

Amaitzeko, duela hilabete inguru irabazle posible batzuen argazkiak jarri nituen etxe honetan.

“National Geographic” argazki lehiaketako irabazle posibleak

2017ko bidaia argazki onenak