20000 mapa jarri ditu New Yorkeko Liburutegi publikoak saretik jaisteko

New Yorkeko Liburutegi publikoak 20000 mapa jarri ditu saretik jaisteko

Kartografia eta dokumentu historikoak maite badituzue, New Yorkeko liburutegi publikoko webgunetik bueltatxo bat eman beharko zenukete. Eskaini berri duten Map Warper zerbitzuaz gozatzeko zehazki. 20.000 mapa historiko eskura jarri baititu erakunde estatu batuarrak.

Erregistratzen den erabiltzaile orori, New Yorkeko eta mundu osoko 20.000 mapa eta dokumentu historiko jarri dizkiote eskura. Klik batean deskargatzeko.
Mapa guztiak, 15 urte iraun duen prozesu batean zehar, mimoz eskaneatuak izan dira. Hainbat formatutan deskargatu daitezke, baita oso erresoluzio handiean ere. Eta guztia Creative Commons CC0 1.0. domeinu publikoko lizentziapean. Harrapazank!

Joan zaitez New Yorkeko Liburutegi publikoaren webgunera klik batean.

New Yorkeko Liburutegi publikoak 20000 mapa jarri ditu saretik jaisteko

Zer duzu buruan “20000 mapa jarri ditu New Yorkeko Liburutegi publikoak saretik jaisteko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude