2000 urtez, Europako mugen dantza (bideoa eta +)

2000 urtez, Europako mugen dantza (bideoa eta +)
Irailaren 18a gerturatzen ari da, Eskoziako erreferenduma egingo den eguna. Eta badirudi urte askoren ostean, berriz ere Europako mugek dantza egingo dutela. Bada dioenik, hau estatu berrien jaiotza ekarriko duen xake taulako lehen mugimendua dela. Ondorengoak kataluniarrak izango direla, eta gero goazela gu. Baina susmoak eta zurrumurruak ez dira, susmo eta zurrumurru baino. Hemen duzue New Scientist kazetak atzo bere Youtubeko katean publikatutako bideo bat: 2000 urtetan zehar Europako mugen dantza-balantza erakusten duena.



Katalunian zalantza

Jordi Pujolen aferak lokaztutako Kataluniako panorama politikoan, CIUrengan dago begirada jarria. Zehatzago, Artur Mas president-arengan. Eta hainbeste aldiz aipatu data hurbiltzen den heinean, legea eta konstituzioa argudio, zalantza gailentzen ari da konbergenteen erabakiaren inguruan. Auzitegi Konstituzionalak babestu ezean, kontsultaren inguruko kontsentsua hautsi eta CIU barkutik jaitsiko ote den. Dena bluff bat bihurtuko ote den, Ibarretxeren gobernuak EAEn bultzatutako Estatutu berriaren bide beretik. Hori ba: Zalantza.

Euskal Herrian esperantza

Besterik ez zaigu inoiz geratu. Ludger Mees irakasleari aditu nion esaten, uda honetan bertan, hain zela Jose Antonio Agirreren optimismoa itsua, ezen, Eisenhowerrek Francori egin zion bisitan demokraten jokaldi magistrala ikusi baitzuen diktadura goitik behera desegiteko. Esaten da Jose Antonio Agirre optimista itsua izatearen arrazoia hori dela, esperantza dela beti geratu zaigun bakarra. Zer egingo genuke bada, dugun zirkin hori gabe? Kondenatuta gaude esperantzara. Zer bestela?

2000 urtez, Europako mugen dantza (bideoa eta +)

Ekaitza bainuontzi batean

7 pentsamendu “2000 urtez, Europako mugen dantza (bideoa eta +)”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2014-09-04 10:19

    Mapa, denboraz zabalago: http://vimeo.com/89394659

    • Bittor Hidalgo 2014-09-04 10:24

      Barkatu, denbora epe zehatzagoz, esan nahi / beharko nuen.

  • Bittor,

    Jartzen duzun mapa hori ez da batere zehatza.
    Horren arabera 1484ean galdu zuen independentzia Nafarroak. #fail.

    • Bittor Hidalgo 2014-09-06 10:40

      Zehatza bai, ez? Zuzena agian kontu gehioagotan ere ez. Ni, egia esan, 1.000 urteko mugen mugimeduak txoratzen nau. Zaindu #

  • Mikel Abasolo 2014-09-04 18:15

    Pena da 2025. urtera rte egin ez izana, hortxe azalduko baita mapa horretan zazpi lurraldeez osaturiko Euskal Errepublika.

    • Erritmo honetan ez dut uste, ez dago euskal herri izaera EH-ko hainbat zonaldetan.

  • Gure kasuan oso txarto-gaizki egin dago!!!: ez ditu euskaldun=baskoi=nafarren eta asturiar-leonen mugak ondo ipintzen (800-900. urteak), 1000. urtea ere gaizki (iparralde-Gaskuña Sancho III.naren esku), 1100 urtean ez gara agertzen (izena behintzat ez eta mapa gaizki dago), nafar eta frantziar koroa bat egiten dutenean Nafarroako Estatua ez da desagertzen (1300 Nafarroa ez zan Frantzia!!!) eta 1600 urtea ez ginan desagertuak: Nafarroa (Behea)-Biarno eta Andorrako koroa independientea zan: EA GURE HISTORIA IKASTEN DUGUN.