“Jama” eskatzen zuen kubatarra aske

Kubako bandera, by exfordy, Flickr
Kubako bandera, by exfordy, Flickr

Delitu aurreko arriskua leporatu zioten Panfilori, erabat mozkorra, janari eskasia publikoki salatu ostean. Hau da, delituren bat egiteko probabilitate handia zuela. Hori horrela 2 urteko kartzela zigorra eskatu zuten berarentzat. Baina Habanako auzitegi batek eskaera errefusatu du eta Panfilo aske utzi du.

Hau da Panfiloren adierazpenak biltzen dituen bideoa:

Hori bai, 21 egun psikiatriko batean igaro beharko ditu alkoholismoa sendatzeko programa bat burutzen.

Eta bitartean Miamiko kubatarrak odola irakiten. Panfilo Kubako erregimenaren aurkako kritiken ikur bilakatu baitzuten. Bertan gosea dagoela salatzeko adibide zuten. Eta nahiko lukete kartzelan sartzea, Kubako erregimenaren aurka hitz egiten dutenak zigortzen direla salatzeko. Baina oraingoan ez dute zorterik izan.

Panfilok ez zuen EEBBtan finkatutako herrikideen babesik onartu eta esandakoak zuzendu zituen beste bideo batean. Orain, agian horrexegatik, aske dago.